Goya sariak 2019: lau euskal garaile

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-02-04

Iragan den larunbat gauean, otsailak 3, izan zen Goya Sarien banaketa ekitaldia Sevillako Erakusketa eta Kongresu Jauregian (FIBES). Irabazle garrantzitsuenak Campeones eta El Reino izan dira; lehenak pelikularik onenaren saria irabazi baitu, eta bigarrenak, sari kopuru handiena. 2018. urteko sari banaketan euskal zinemak izan zuen arrakasta berezia errepikatu ez den arren, aurten ere izan dira euskal saridunak.

Bi emakume ijitoren amodio istorioa kontatzen duen Carmen y Lola pelikulak eman dio Arantxa Echevarria bilbotarrari Zuzendari Berririk Onenaren saria. Bere lehenengo lan luzea izan da hau, 18 urte zituela zinemaren munduan sartu zenetik urte asko pasa badira ere. Zortzi izendapen zituen guztira pelikulak, eta azkenean bi eraman ditu; aipatutakoa, eta Bigarren mailako aktore onenaren saria Carolina Yusterentzat (aipatzekoa da, gainera, bera dela pelikulan agertzen den aktore profesional bakarra).

Irabazteko aukera asko zituen beste pelikula bat Another day of life animazioa zen, eta usteak baieztatu egin ditu azkenean: Animaziozko pelikularik onenaren saria eraman du. Raul de la Fuente iruindarrak (zuzendaria) eta Amaia Remirez donostiarrak (ekoizlea) emozio handiz jaso zuten margolariaren figura. Film honek, Ryszard Kapuschinski kazetari poloniarrak 1975. urtean Angolako gerran bizi zuena kontatzen du, eta hainbat sari jaso ditu jada, honez gain.

Euskal profesionalak barnebiltzen dituen azken pelikula sariduna La Sombra de la Ley izan da. Lan hau 20. hamarkadako Espainian kokatzen da, eta mafiako kideen eta anarkisten arteko liskarrak kontatzen ditu. Bertan lan egin duen Josu Inchaustegui bilbotarrak Argazki zuzendaritza onenaren saria jaso du, eta Clara Bilbaok, bilbotarra bera ere, Jantzi diseinu onenaren saria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu