Estibalez Urresolaren `20.000 erle espezie´filmak15 izendapen jaso ditu Goya sarietan
Euskara. Kultura. Mundura.
Goya sarien 38. edizioa izendapenen berri ematearekin batera hasi da, eta otsailaren 10ean Valladoliden egingo dela iragarri du antolakuntzak. Izendapenen zerrendan nabarmena da euskal zinemak jasotako aitortza, guztira, 23 nominazio jaso dituelarik.
Estibaliz Urresola Solaguren euskal zinemagileak zuzendu eta gidoilatutako ‘20.000 erle espezie’ filmak 15 izendapen lortu ditu Goya sarien edizio berri honetan. Sarien edizio honetan izendapen gehien jaso dituen filma da. Zortzi urteko haur trans baten eta bere familia-ingurunearen asimilazio-prozesuaren erretratu delikatu eta hunkigarria kontatzen du lan honek. Urresolako proiektua duela 9 hilabete baino gehiago estreinatu zen zinema aretoetan Berlingo Zinemaldian.
Urresolaren filmaren izendapenez gain, euskal zinemak izendapen ugari jaso ditu aurtengo Goya sarietan.
Pelikula Onenaren sariaren kategorian ‘20. 000 erle espezie’ filma lehiatuko da (Estibaliz Urresola Solaguren, 2023).
Aktore Onenaren kategorian lehiatuko dira emakumezkoen eta gizonezkoen kategorian Patricia Lopez Arnaiz (‘20,000 erle espezie’, 2023) eta Alberto Ammann (‘Upon Entry/ La llegada’, 2022)
Bigarren Mailako Aktore Onenaren kategorian (emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan) Ane Gabarain (‘20,000 erle espezie, 2023), Itziar Lazkano (‘20,000 erle espezie’, 2023) eta Martxelo Rubio (‘20,000 erle espezie’, 2023) lehiatuko dira.
Zuzendari Berri Onenaren sariaren kategoria bi euskal izendapen iragarri dira, Estibaliz Urresolarena (‘20. 000 erle espezie’) eta Alejandro Rojas eta Juan Sebastián Vásquez-enak Upon Entry/La llegada, 2022), hain zuzen ere.
Gidoi Original Onena kategorian Estibaliz Urresola (’20.000 erle espezie, 2023), Félix Viscarret (Not Such An Easy Life / Una Vida no tan simple, 2023) eta Alejandro Rojas eta Juan Sebastián Vásquez (Upon Entry/La llegada, 2022) zuzendariek jaso dute izendapena.
Animazio Onenaren kategoria euskal zinema ordezkatuko du Isabel Hergueraren ‘Sultanaren ametsa’ (2023) filma.
Argazki Zuzendaritza Onenaren kategorian Gina Ferrer lehiatuko da, ’20.000 erle espezie’ filmean egindako lanarengatik.
Soinu Onenaren kategorian Eva Valiño, Koldo Corella, Xanti Salvador (’20.000 erle espezie’, 2023) izan dira euskal izendatuak eta edizio onenaren kategorian Raúl Barreras (‘20,000 erle espezie’, 2023
Efektu bereziak saritzeko kategorian bi euskal izendapen egon dira: Mariano García Marty, Jon Serrano, David Heras, Fran Belda, Indira Martín (‘20,000 Especies de abejas’, 2023) eta Eneritz Zapiain eta Iñaki Gil "Ketxu" (‘The Chapel/ La ermita’, 2023 ).
Arte zuzendaritza onenaren saria jasotzeko lehiatuko da Izas Urkijo Alijo (’20.000 erle espezie’, 2023).
Jantzien diseinu onenaren sariaren kategorian Nerea Torrijos izendapena jaso du, ‘20.000 erle espezie’ filmean egindako lanarengatik.
Makillaje eta Ile- apainketa Onenaren kategorian Ainhoa Eskisabel eta Jone Gabarain Gaztelumendi (‘20.000 erle espezie’)izan dira izendatuak-.
Ekoizpen zuzendaritza onenaren sariaren kategorian Pablo Vidal Santos izendatu dute (‘20,000 Especies de abejas’, 2023).
Azkenik, Animaziozko Film Labur onena kategoarian ‘To Bird Or Not To Bird’ (Martín Romero, 2023) eta ‘Txotxongiloa’ (Sonia Estévez, 2022 )lehiatuko dira.
Ezagutzera izendapen guztien zerrenda Zinema Akademiak, Luis Tosarrek eta Anna Castillo aktoreek aurkeztu duten saio batean. Goya sarien webgune ofizialean ere eskegita dago. Azken urteotan euskal zinemaren kalitatea berretsi dute Goya Sariek, 2021ean euskal zineak 8 sari jaso zituen, 2022an lau eta 2023an zazpi.