Haizea Barcilla arte komisarioak hitzaldia eskainiko du Tokion
Euskara. Kultura. Mundura.
Haizea Barcenilla arte komisario euskalduna Tokion da uneotan erresidentzia artistikoa burutzen. Bertan izango da eta abenduaren 31ra arte, AIT eta Tabakalerak abiatutako programaren baitan -Etxepare Euskal Institutuaren babesa izan du-. Programa honek euskal eta japoniar komisarioen elkartrukea bilatzen du.

Asteazkenean, hilaren 21ean, hitzaldia eskainiko du komisarioak, publikoa denak eta egunerokoak arte sorkuntza eta komisariotzarekin duen harremanaren ingurukoa. Izan ere, bere erresidentziak hori bilatzen du hain zuzen: Japoniako ohikotasunak eta egunerokotasunaren kontzeptuak aztertu, ikuspuntu performatibo batetik.
Aurkezpenean, Barcenillak “Andrekale” proiektua aurkeztuko du. Praktika kolaboratiboaren adibidetzat zehaztuko du komisarioak, parte hartzaileek hautatutako hainbat gai islatzen dituena, hala nola espazio publikoa, historiaren idazketa, generoa edota hiriaren ahalduntzea.
Erresidentzian zehar honelako galderak proposatzen ditu Barcenillak: ideia performatibo hori ondasun amankomunei lotuta egon daiteke, eta baliabide edo ezagutza baten inguruko erlazio sozial moduan ulertua izan? Zein da artearen eta bestelako praktika kulturalen papera une performatibo horien zabalkundean? Hitzaldian zehar, hastapen ideia batzuk proposatuko ditu galdera horien erantzunetan sakontzen hasteko.