Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi, Wroclaweko Silesius poema jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi euskal idazleak Silesius Wroclaweko Nazioarteko Olerki Jaialdian izango dira maiatzaren 10ean, haien poema liburu berriak aurkezteko helburuarekin, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.
Egonaldi horren ondoan, bi idazleak Poznan eta Varsovia hirietara hurbilduko dira, bertako unibertsitateetako euskara eta euskal kulturako ikasleekin topatzeko.
Jaialdia Wroclaw 2016 Europako Kultur Hiriburuko programaren baitan antolatu dute, eta maiatzaren 8tik 15era bitartean iraungo du. Polonia herrialdeko egitasmorik garrantzitsuenetakoa da Olerki Jaialdia, poema poloniar garaikideak ez ezik, beste jatorrietako lanak ere aurki ditzakeelako bisitariak.
Programak, halaber, “Meet the Author” (Autorea Ezagutu) saioak biltzen ditu, poema literarioen inguruko zenbait adituk gidatutako eztabaidak, musika kontzertuak, ikasleentzako antolatutako ekintzak eta argibideak poemak egiteko orduan, eta abar. Silesius Olerki Sariaren egitasmoa ere egingo dute.