Harkaitz Cano eta Rikardo Arregiren poemen arrakasta, Polonian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-16

Arrakasta handia izan zuen Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi euskal idazleen egonaldiak Silesius Wroclaweko Nazioarteko Olerki Jaialdian. Maiatzaren 10ean aurkeztu zituzten haien poema liburuak (Harkaitz Canoren Norbait dabil sute-eskaileran eta Rikardo Arregiren Kartografia), eta egonaldi horren ondoren bi idazleak Poznan eta Varsovia hirietara hurbildu ziren, bertako unibertsitateetako euskara eta euskal kulturako ikasleekin topatzeko.

Egitasmo hori Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolatu da. Varsoviako irakurlea den Aitor Arruzaren hitzetan, “hitzaldi arrakastatsua izan zen, gela guztiz bete baitzen”; Gerardo Beltranekin batera, poesiaz eta itzulpengintzaz aritu ziren ordubete eta erdiz.

Hitzaldiaren lehen zatia poeten eta itzultzaileen arteko harremanaz mintzatu ziren idazleak, eta bigarrenean, W. Szymborskaren poema orijinala polonieraz irakurri zuen ikasle batek. Ostean, bai Canok eta bai Arregik eginiko itzulpenak irakurri zituzten, bakoitzak berea; Beltranek gaztelaniaz irakurri zuen berak eginikoa. Solasaldiari Canoren eta Arregiren poemen irakurraldi batekin eman zioten amaiera.

Olerki jaialdia Wroclaw 2016 Europako Kultur Hiriburuko programaren baitan antolatutako egitasmoa da, eta maiatzaren 8an hasi eta atzo bitartean iraun du. Polonia herrialdeko egitasmorik garrantzitsuenetakoa da Olerki Jaialdia, poema poloniar garaikideak ez ezik, beste jatorrietako lanak ere aurki ditzakeelako bisitariak.

Programak, halaber, “Meet the Author” (Autorea Ezagutu) saioak biltzen ditu, poema literarioen inguruko zenbait adituk gidatutako eztabaidak, musika kontzertuak, ikasleentzako antolatutako ekintzak eta argibideak poemak egiteko orduan, eta abar. Silesius Olerki Sariaren egitasmoa ere egin dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu