Harkaitz Cano Europako Istorio Laburren Jaialdian izan da, Kroazian

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-04

Harkaitz Cano euskal idazlea “Festival Europ Ske Kraktke Pricef- Festival of the European Short Story” jaialdian izan da egunotan, Kroazian. Zagreb eta Rijeka hirietan ekitaldi ezberdinetan parte hartu du Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Ekainaren 1ean, Zoran Ferić kroaziar idazle ezagunarekin solasaldia izan zuen, eta biharamunean irakurketa batean hartu zuen parte Santiago Roncagliolo, Lionel Shriver, Venko Andonovski, Sara Baume eta Senko Karuza idazleekin batera, Zagreben. Ekainaren 3an Rijeka hirian Dasa Drndic-ekin batera hitzaldia eskaini zuen Amerika eta literaturaren inguruan, eta bukatzeko ekainaren 4ean beste irakurketa batean hartu zuen parte.

“Festival of the European Short Story” jaialdia Kroaziako Zagreb hirian eta herrialdeko beste hiri baten artean burutzen da urtero. Aurtengoan, Rijeka hiriarekin batera antolatu dute Maiatzak 31- Ekainak 5 bitartean. Istorio laburren topaleku izateaz gain, beste jaialdi batzurentzat bozgorailu lana ere egiten du FESSek.

Harkaitz Cano euskal idazlea “Festival of the European Short Story” jaialdian izan da egunotan, Kroazian. Zagreb eta Rijeka hirietan ekitaldi ezberdinetan parte hartu du Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Ekainaren 1ean, Zoran Ferić kroaziar idazle ezagunarekin solasaldia izan zuen, eta biharamunean irakurketa batean hartu zuen parte Santiago Roncagliolo, Lionel Shriver, Venko Andonovski, Sara Baume eta Senko Karuza idazleekin batera, Zagreben. Ekainaren 3an Rijeka hirian Dasa Drndic-ekin batera hitzaldia eskaini zuen Amerika eta literaturaren inguruan, eta bukatzeko ekainaren 4ean beste irakurketa batean hartu zuen parte.

“Festival of the European Short Story” jaialdia Kroaziako Zagreb hirian eta herrialdeko beste hiri baten artean burutzen da urtero. Aurtengoan, Rijeka hiriarekin batera antolatu dute Maiatzak 31- Ekainak 5 bitartean. Istorio laburren topaleku izateaz gain, beste jaialdi batzurentzat bozgorailu lana ere egiten du FESSek.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu