Harkaitz Cano Irlandan, euskal literaturaz
Euskara. Kultura. Mundura.
Harkaitz Cano idazleak Irlanda aldera egingo du aste honetan, literaturari buruzko hainbat ekitalditan parte hartzeko helburuarekin, Etxepare Euskal Institutuak babestutako bidaian.
Lehen geldialdia urriaren 17an egingo du, Cork hirian. Bertako Unibertsitatean burutuko den Readings from the Periphery gaur egun hizkuntza gutxituetan idazteak duen garrantzia aztertuko duen sinposioan esku hartuko du Harkaitz Canok, Marta Dacosta eta Isaac Xubín galiziar idazleekin batera. Poesia errezitaldiak ere eskainiko dituzte, nork bere hizkuntzan. Sinposioa Etxeparek Corkeko Unibertsitatean duen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzaren partaidetzaz egingo da.
Euskal idazlea Dublinera joango da segidan, besteak beste Etxepare Euskal Institutuak lagundutako ISLA Literatura Jaialdiak deituta. Jaialdi honek Irlandako , Espainiar Estatuko eta Latinoamerikako idazle ezagunak, hasiberriak eta literaturaren arloko pertsona ospetsuak bilduko ditu Dublingo Cervantes Institutuan. Urriaren 17tik 19ra burutuko da aurten, hirugarren aldiz, eta Harkaitz Canok urriaren 18ko programako partaidetako bat izango da. “Denok maite ditugu istorioak” lelopean ipuin laburren balioa izango dute hizpide Claire Keegan, Harkaitz Cano eta Mary O’Malley idazleek “Kontaidazu berriro” (“Cuéntamelo otra vez”) izeneko saioan. Euskal idazleak poesia irakurketa batean ere esku hartuko du Etxepare , larunbatean bertan.
Belfast Festival at Queen’s jaialdia izango da azken geltokia, Belfasten. Urriaren 19an izango da bertan Cano, Ipar Irlandako literaturako bi izarrekin batera: Deirdre Cartmill eta Maria McManus. Irlandako eta Euskal Herriko literaturak izango dituzte mintzagai elkarren arteko solasaldian.