Harkaitz Cano Italian: Venezia eta Bolonia

2014/10/28

Euskara. Kultura. Mundura.

Harkaitz Cano idazle euskalduna Italiara joango da aste honetan, Etxepare Euskal Institutuko irakurle Iñaki Alfarok antolatutako bi ekintzatan parte hartzera. Lehenengoa, Venezian, “Incontri con la lingua e la cultura vasca” topaketa, eta bigarrena, “La Spagna Plurale” kongresua.

Bihar, urriaren 29an, “Arte, memoria y catarsis” izenpean, hitzaldia eskainiko du Veneziako Unibertsitateko C’a Bembo Aula C-n, 10:30etan.  Biharamunean, berriz, “La Spagne Plurale” kongresua hasiko da Boloniako Unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Bertan, nazioarteko aditu ezberdinek hartuko dute parte, horien artean, Harkaitz Canok. Urriaren 31an izango du elkarrizketarako tartea, 11:30tatik 12:15ara, Iñaki Alfaro irakurlearen gidaritzapean. Bi egun iraungo ditu guztira kongresuak. Ikusi programa osoa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu