Harkaitz Cano literaturaz, arteaz eta katarsiaz AEBetan
Euskara. Kultura. Mundura.
Harkaitz Cano idazleak AEBetara eraman duen literatura bira amaitu berri da. Idazleak ez du nolanahiko agenda izan Etxepare Euskal Institutuaren eskutik egindako bisitan; azaroaren 19an University of Illinois at Urbana-Champaign eta 20ean University of Chicago unibertsitateak bisitatu zituen; bertako ikasleak zein adituak ezagutzeko parada izan zuen, bai eta bietan entzulegoarengan arreta handia piztu zuen “Literatura, artea eta katarsia” (“Literatura, arte y catarsis”) mintegia eskaini ere, bietan: hitzak nahiko ez direnean literatura sorkuntza performancetik elikazen den modua hizpide. Estibalitz Ezkerra Illinoiseko Urbana Champaignen Literatura Konparatuko doktoregaia, eta Amaia Gabantxo Chicagoko Unibertsitateko Euskara eta Euskal kultura irakurleak izan zituen luxuzko aurkezle, hurrenez hurren. Zinez interesgarria izan zen ikasle eta irakasleekin ondoren sortutako elkarrizketa.
Segidan, azaroaren 23an Miami Book Fair International azokara jo zuen idazleak. Azoka AEBetako literatura topaketa handiena eta entzutetsuenetakoa da, The Center for Literature and Theater at Miami Dade College-k -AEBetako Unibertsitate jendetsuenak- antolatzen duena. 300 idazle baino gehiago, 800 erakustoki, bisitari andana… Euskal literaturaren esku-hartzea bermatu duen Etxepare Euskal Institutuarentzat ere lehen aldia izan da azoka handi honetan, eta partaidetzak aurreikuspen guztiak bete ditu: idazleak “Euskal literaturaren norabideak” (“Rumbos de la literatura vasca”) delako mahai-inguruan esku hartu zuen, Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariarekin eta Pablo Barrios donostiar diplomazialari ohiarekin batera. Euskal literatura izan zuten aztergai elkarrekin, Canoren obratik abiatuz: Compro Oro, Orkestra lurtarra -aurtengo Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria-, Neguko zirkua gogoangarria eta Twist, nola ez. Mari Jose Olaziregik bidalitako kronikatxo honen arabera, jakin min eta atsegin handiz jarraitu zuten solasaldia Cristina Barrios Miamiko Kontsul Orokorrak eta unibertsitateko irakasleek eta irakurleek oro har.
Harkaitz Cano idazleak AEBetara eraman duen literatura bira amaitu berri da. Idazleak ez du nolanahiko agenda izan Etxepare Euskal Institutuaren eskutik egindako bisitan; azaroaren 19an University of Illinois at Urbana-Champaign eta 20ean University of Chicago unibertsitateak bisitatu zituen; bertako ikasleak zein adituak ezagutzeko parada izan zuen, bai eta bietan entzulegoarengan arreta handia piztu zuen “Literatura, artea eta katarsia” (“Literatura, arte y catarsis”) mintegia eskaini ere, bietan: hitzak nahiko ez direnean literatura sorkuntza performancetik elikazen den modua hizpide. Estibalitz Ezkerra Illinoiseko Urbana Champaignen literatura konparatuko doktoregaia, eta Amaia Gabantxo Chicagoko Unibertsitateko Euskara eta Euskal kultura irakurleak izan zituen luxuzko aurkezle, hurrenez hurren. Zinez interesgarria izan zen ikasle eta irakasleekin ondoren sortutako elkarrizketa.
Segidan, azaroaren 23an Miami Book Fair International azokara jo zuen idazleak. Azoka AEBetako literatura topaketa handiena eta entzutetsuenetakoa da, The Center for Literature and Theater at Miami Dade College-k -AEBetako Unibertsitate jendetsuenak- antolatzen duena. 300 idazle baino gehiago, 800 erakustoki, bisitari andana… Euskal literaturaren esku-hartzea bermatu duen Etxepare Euskal Institutuarentzat ere lehen aldia izan da azoka handi honetan, eta partaidetzak aurreikuspen guztiak bete ditu: idazleak “Euskal literaturaren norabideak” (“Rumbos de la literatura vasca”) delako mahai-inguruan esku hartu zuen, Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariarekin eta Pablo Barrios donostiar diplomazialari ohiarekin batera. Euskal literatura izan zuten aztergai elkarrekin, Canoren obratik abiatuz: Compro Oro, Orkestra lurtarra -aurtengo Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria-, Neguko zirkua gogoangarria eta Twist, nola ez. Mari Jose Olaziregik bidalitako kronikatxo honen arabera, jakin min eta atsegin handiz jarraitu zuten solasaldia Cristina Barrios Miamiko Kontsul Orokorrak eta unibertsitateko irakasleek eta irakurleek oro har.
Gainera, Harkaitz Cano azokaren programaren amaierako ekitaldietako batean parte hartzera ere gonbidatu zuten, eta berak idatzitako testuen irakurketa bat eskaini zuen Daína Chaviano, Anjanette Delgado, Jordi Doce, Jorge Galán, Chely Lima, Guillermo Martínez, Carlos Pintado, Alberto Ruy Sánchez, Ana María Shua, Pablo Simonetti eta Julio Trujillo idazle ezagunekin batera.
Sergio Andricain azokako arduradunetako batek esan zuen bezala, ate bat ireki du Etxepare Euskal Institutuak Miamiko liburu azokan aurten.
Irudietan: Harkaitz Cano Miamiko azokako azaroaren 20ko amaiera ekitaldian eta Illinois at Urbana Champaigneko eta Chicagoko unibertsitateetan eskainitako hitzaldiak ematen.