Hasi da Bilbon MOV-S dantzaren eta mugimenduaren nazioarteko topaketa!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-26

3,2,1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa-rekin bat eginez, MOV-S 2014 nazioarte mailako ekimena egingo da AlhóndigaBilbaon, gaur hasi eta maiatzaren 31ra bitartean. Bartzelonako Mercat de les Flors-en kultur ekimen ibiltaria da, aurten Eusko Jaurlaritzaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Acción Social Española erakundearen laguntza jaso duena.

Arte Bizien profesionalei zuzendutako MOV-S topaketaren helburua, hauei programazio hedatuak garatzeko tresnak eskaintzea da eta, era berean, artistentzako nazioarteko ikusgarritasun-espazioak sortzea. Xede horrekin artisten eta dantza nahiz mugimenduko arte erakundeen arteko topaketak burutuko dira foroaren baitan, lankidetzarako bide naturalak bultzatu eta batasun-zubiak eraikitzeko ahaleginean.

MOV-S topaketaren bosgarren edizioa ekintza kolektiboan oinarritutako egitasmo ibiltaria da, bi urtez burutuko dena, hainbat lurralde bisitatuz: Galizia, Euskal Herria, Mexiko eta Txile. Guztietan, helburu bera: nazioarteko hausnarketa tokian tokiko jaialdiekin uztartzea eta bertako egile eta eragileekin harreman berriak sortzeko eta “ARTIKULAZIOA” gaia ikuspegi ezberdinetatik eta era eraginkorrean aztertzeko.

MOV-S  2014 egitasmoaren lehen geldialdia Galizian izan zen, San Simón Irlan, martxoaren 11etik 13ra. Bilbon burutuko den egitaraua ere zabala da oso: tailerrak, profesionalen arteko topaketak eta elkarrizketak, prototipoen lanketa, egitasmoen aurkezpenak… PROGRAMA OSOA.

Irudia: AlhóndigaBilbao

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu