Hauek dira musika independentearen MIN sarietako finalistak!
2018/03/02
Euskara. Kultura. Mundura.
Badakizkigu jada Musika Independentearen MIN Sarietarako finalistak. UFIk antolatutako sariek bereizitako 22 kategorien artean, 5 euskal talde lehiatuko dira Euskarazko album onenaren Saria eskuratzeko.

Honako taldeak dira finalistak: Delorean, Jabier Muguruza, Zea Mays, Fermin Muguruza eta the suicide of wertern culture, eta Rafa Rueda.
MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.
Ikusi sail guztietako finalistak esketa honetan.