Hay Festival Arequipa: Iban Zaldua

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 01
    Aza 2021
    07
    Aza 2021
    Arequipa

Iban Zaldua euskal idazleak Arequipan egingo den Hay Festival Arequipa jaialdian hartuko du parte. Azaroaren 1etik 7ra bitarte egingo da Peruko hirian, eta Zalduak Enrique Planas idazlearekin hitz egingo Hay Fórum Digital delakoan. ‘A favor y en contra d ela literatura’ izendatu duten hizketaldi hori hilaren 2an izango da, Perú-ko 9:00etatik 10:00etara (GMT-5), online.

Idazle donostiarrak, gasteiztarra bizilekuz, ipuina, eleberria eta kritika landu ditu bere idazkietan, baina oroz gain, ipuina da bere generorik kuttunena. ‘Panfletario’ liburuaren aurkezpena egingo du Zalduak bertan, Pepitas de Calabaza argitaletxeak argitaratu duena gaztelaniaz, idazleak berak itzuli ondoren.

Bertan, Zalduak bere literaturari buruzko idazlan garrantzitsuenetako asko biltzen ditu. Ironiaz baliatuta, Zalduak zorrozki aztertzen ditu Letren Errepublikaren hainbat gai: autofikzioa, literatur kritika, euskal gatazkaren inguruko literatura...Gutxi dira jorratu gabe uzten dituen gaur egungo sistema literarioaren alorrak.

Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar egiten diren hainbat Hay Festival jaialditan euskal idazleen parte hartzea sustatzen du. Hay Festival Cartagena edota Hay Festival Querétaro dira horietako batzuk, Arequipakoaz gain.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu