Helsinkiko Unibertsitaterako euskara eta euskal kultura irakurlea hautatzeko presako deialdia argitaratu da

2015/09/04

Euskara. Kultura. Mundura.

Presako deialdi honen helburua da euskal hizkuntzako irakurle bat aukeratzea Helsinkiko Unibertsitatean (Finlandia), 2015-2016 ikasturtean aritzeko.

 

Deialdian parte hartzeko honakoak bete behar dira:

-          Graduko unibertsitate-titulua izatea, edo baliokidea.

-          C1 euskara-maila egiaztatzea.

-          C1 finlandiera-maila egiaztatzea.

 

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 4an irekiko da, eta irailaren 14an amaituko da, 14a barne. Irailaren 16an onartu eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.

 

 

 

ARGIBIDE GEHIAGO

EHAA - DEIALDI OFIZIALA

 

 

 

Helsinkiko Unibertsitaterako euskara eta euskal kultura irakurlea hautatzeko presako deialdia

Presako deialdi honen helburua da euskal hizkuntzako irakurle bat aukeratzea Helsinkiko Unibertsitatean (Finlandia), 2015-2016 ikasturtean aritzeko.

 

Deialdian parte hartzeko honakoak bete behar dira:

-          Graduko unibertsitate-titulua izatea, edo baliokidea.

-          C1 euskara-maila egiaztatzea.

-          C1 finlandiera-maila egiaztatzea.

 

Eskabideak honako bideren batean aurkeztuko dira:

-   Etxepare Euskal Institutuko egoitzan (Prim 7 / 20400 Donostia)

-   Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuan.

 

Hautagaiak honako agiriak aurkeztu beharko ditu eskabidean:

-   Eskabide-orria (I. eranskina)

-   CV laburtua (II. eranskina)

-   NANren fotokopia

 

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 4an irekiko da, eta irailaren 14an amaituko da, 14a barne. Irailaren 16an onartu eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.

 

 

ARGIBIDE GEHIAGO

EHAA - DEIALDI OFIZIALA


Argazkia: Willy Hybrid

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu