Hiru euskal konpainia "17th International Puppet and Mime Festival of Kilkis" jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Maiatzaren 14tik 26ra Juanjo Corrales bilbotarrak zuzentzen duen txotxongilo eta mimoen nazioarteko jaialdia antolatu dute Kilkis hirian (Grezia). Aurtengoa 17. edizioa izango du ekimenak, eta 3 euskal konpania izango dira bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin: Pez Limbo, Ganso y Cía eta Malas Companías Zirko Taldea. Gainera, Etxepareko zuzendari Aizpea Goenagaren hitzak entzun ahal izango dira irekiera ekitaldian-.
Batez ere kale antzerkia egiten duen konpainia hau 2010ean sortu zen eta geroztik 5 ikuskizun sortu dituzte. Haien lanek gai sozialak lantzen dituzte, irudi poetikoz lagunduta, eta egoera komikoak baliatuta. Jaialdira LANA ikuskizuna eramango dute, jostun baten tailerrean eta bertan lan egiten duen emakume bat du oinarri. Bere jardunaren bidez, komikoa, poetikoa eta era berean gogorra den istorioa erakutsiko diote ikuslegoari.
Durangoko Clown hauek ikuslegoaren enpatia lortzen dute pertsonaien bitartez. Egunerokotasuneko heroiak, inozo eta jatorrak, barre algarez jatortasuna transmititzen digutenak. Greziako jaialdian WALKMAN aurkeztuko dute… showman-a, seduktorea… berak egiten duenak zure denbora merezi duela ikusarazi nahi dizun inozoa.
TXATARRA ikuskizunak zirkoa eta kale antzerkia nahasten ditu adin guztiei zuzendutako obran: komediak, antzerkiak, objektuen manipulazioak eta akrobatek ikuslegoa atmosfera dibertigarri batean murgilduko dute abentura baten bitartez. Malas Compañías-ek zirko kontenporaneoa egiten du 2006an Iruñean jaio zenetik.
Maiatzaren 14tik 26ra Juanjo Corrales bilbotarrak zuzentzen duen txotxongilo eta mimoen nazioarteko jaialdia antolatu dute Kilis hirian (Grezia). Aurtengoa 17. Edizioa izango du ekimenak, eta 3 euskal konpainia izango dira bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin: Pez Limbo, Ganso y Cía eta Malas Companías Zirko Taldea. Gainera, Etxepareko zuzendari Aizpea Goenagaren hitzak entzun ahal izango dira irekiera ekitaldian-.
Batez ere kale antzerkia egiten duen konpainia hau 2010ean sortu zen eta geroztik 5 ikuskmizun sortu dituzte. Haien lanek gai sozialak lantzen dituzte, irudi poetikoz lagunduta, eta egoera komikoak baliatuta. Jaialdira LANA ikuskizuna eramango dute, jostun baten tailerrean eta bertan lan egiten duen emakume bat du oinarri. Bere jardunaren bidez, komikoa, poetikoa eta era berean gogorra den istorioa erakutsiko diote ikuslegoari.
Durangoko Clown hauek ikuslegoaren enpatia lortzen dute pertsonaien bitartez. Egunerokotasuneko heroiak, inozo eta jatorrak, barre algarez jatortasuna transmititzen digutenak. Greziako jaialdian WALKMAN aurkeztuko dute… showman-a, seduktorea… berak egiten duenak zure denbora merezi duela ikusarazi nahi dizun inozoa.
TXATARRA ikuskizunak zirkoa eta kale antzerkia nahasten ditu adin guztiei zuzendutako obran: komediak, antzerkiak, objektuen manipulazioak eta akrobatek ikuslegoa atmosfera dibertigarri batean murgilduko dute abentura abten bitartez. Malas Compañía-k zirko kontenporaneoa egiten du 2006an Iruñean jaio zenetik.