Hizkuntza gutxituen gutunaren inguruko eztabaida foroan izango da Etxepare Institutua
Euskara. Kultura. Mundura.
Ekainaren 29 eta 30ean, Hizkuntza Gutxituen Gutunaren inguruko Eztabaida Foroa antolatu dute Santiago de Compostelan (Galizia). Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria bertara gonbidatu dute, Consejo de Cultura Gallegak Europako Kontseiluarekin elkarlanean antolatutako ekimenean euskara ordezkatzera.
Uztailaren 29 eta 30ean, Hizkuntza Gutxituen Gutunaren inguruko Eztabaida Foroa antolatu dute Santiago de Compostelan (Galizia). Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria bertara gonbidatu dute, Consejo de Cultura Gallegak Europako Kontseiluarekin elkarlanean antolatutako ekimenean euskara ordezkatzera.
1992an, Europako Kontseiluak Hizkuntza Gutxituen Gutuna onartu zuen, Europako hizkuntza gutxituak babesteko eta sustatzeko tresna juridiko eraginkorrena bilakatuta. Beraz, urten 25 urte beteko dira gutuna sortu zenetik, eta denbora nahikoa pasa da bere eragina aztertu eta neurtu ahal izateko.
Testuinguru horretan, foro honen helburua da Gutunaren 7. eta 13. Artikuluetan ezarritako konpromezuak betetzearen inguruko eztabaida eta azterketa sustatzea. Horretarako, Gutunak Espainiar eremuan aitortzen dituen hizkuntza gutxituetako lurraldeetako ordezkariak gonbidatu dituzte foroan parte hartzera, eta Garbiñe Iztueta bertan izango da euskara ordezkatzen: amazigh-a, Ceutako arabiera, aragoniera, aranera, asturiera, ijito-hizkera, katalana, euskara, galegoa, leonera eta portugalera.
Informazio gehiago esteka honetan.