Hizkuntza gutxituen inguruko udako ikastaroa, Leipzigen
2017/07/14
Euskara. Kultura. Mundura.
Uztailaren 17tik 20ra bitartean, Leipzigeko unibertsitatean SPSPR Sprachpolitik und Sprachplanung in der Romania izeneko uda-ikastaroa antolatu dute Etxepareko euskara irakurletza eta IALT saileko lankideek. Hizkuntza erromanikoen eremuan hitz egiten diren hizkuntza gutxituen inguruko ikastaro honetan Europa guztiko adituek parte hartuko dute. Tartean Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Deutsche Romanisten Verband, Etxepare Institutua eta beste erakunde batzuen babespean, lau egunez bilduko dira Leipzigen Europa eta Hego Amerikako hizkuntza gutxituen inguruan aritzeko.
Euskal gaiei dagokienez, Paul Bilbaok Donostiako Protokoloaren inguruko hitzaldi bat emango du eta hizkuntza-politiken alorrean nazioartean indarrean egon diren itunen arteko erkaketa bat egingo du.
Horrez gain, EkoLinguA jokoaren aurkezpena egingo da. Partaide eta ikasleek aukera izango dute Soziolinguistika Klusterra, Eusko Ikaskuntza eta beste hainbat erakunde eta eragilek 2015ean prestatutako Play & Decide motako mahai-jokoa gertutik ezagutzeko. Hizkuntza ekologiaren alorrean ikasi eta aritzeko aukera aproposa.
Informazio gehiago ikastaroaren web-gunean.
Programa osoa hemen.