Iban Zaldua idazlea, pozik Wroclaw-tik bueltan

2014/10/07

Euskara. Kultura. Mundura.

Iban Zaldua idazlea itzuli da dagoeneko Międzynarodowy Festiwal Opowiadania –Istorio Laburren Nazioarteko Jaialditik; Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin hartu du parte. Bertan, jende ugari gerturatu zen idazlearen bi ipuinen irakurtaldira: “Lagun ikusezina” eta “La Côte Basque, revisited”.

Zalduarentzat aukera paregabea izan da jaialdian parte hartzea: besteak beste, Liechtenstein, Hego Korea, Norbegia, Islandia eta Poloniako ipuin-idazleekin harremanetan jartzeko aukera izan du eta oso pozik azaldu da egindako lanarekin. Hori da, hain zuzen, jaialdiaren helburu nagusienetako bat: narrazio bide ezberdinei oihartzuna ematea, literaturaren eragina aztertuz gainontzeko generoetan, eta Poloniako eta atzerriko artisten arteko harremana ahalbidetuz.

Horretarako, urtero irakurle ezberdinek euren ipuinak irakurtzen dituzte, jatorrizko hizkuntzan, eta horien itzulpena proiektatzen da irakurketak iraun bitartean.

Zalduak urriaren 3an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, eskaini zuen irakurketa, beste hainbat nazioarteko idazlerekin batera: Han Kang, Marek Bieńczyk, Janusz Rudnicki, Wioletta Grzegorzewska, Krzysztof Varga, Halldór Armand Ásgeirsson, eta Stefan Sprenger.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu