Iban Zalduaren hiru istorio "Best European Fiction 2015" bildumarako sailkatu dituzte

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-01-05

Bi idazle euskaldunen narrazioak Best European Fiction 2015 bildumarako aukeratu dituzte: Iban Zalduaren hiru istorio labur eta Aixa de la Cruz bilbotarraren ipuin bat. Urtero kaleratzen den bildumak nazioarteko 30 idazleren lanak nabarmendu ditu, eta azken urteetan egin duen moduan, kultura gutxituei  garrantzia eman die aurten ere.

Bilduma honen bitartez, idazle eta lan berriak ezagutzera ematen zaizkio nazioarteko irakurlegoari, ingelesezko itzulpenean. Europar fikzioa bizirik eta indartsu dagoela frogatzen du duela bost urtetik hona argitaratzen den liburuak eta gainera, herrialde txikietako lanei bultzada berezia ematen die, askotan hizkuntza handienen itzalpean geratzen baitira.

Aurtengo sailkapenean, Iban Zaldua idazle euskaldunaren hiru istorio labur eta Aixa de la Cruzen ipuin bat -True Milk- barneratu dituzte, hainbat idazle pisutsuren lanekin batera, Diego Marani, Vedrana Rudan edota Pedro Lenzena, besteak beste. Bilduma hau garrantzitsuenen artean kokatu da jada fikzio europarraren zabalkundeari dagokionez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.