Iberian and Latin American Week: Oskar Alegriaren Zumiriki

Euskara. Kultura. Mundura.

Iberian and Latin American Week: Oskar Alegriaren Zumiriki
  • 19
    Aza 2026
    Liverpool

Liverpooleko Unibertsitateak antolatutako Iberian and Latin American Week egitasmoaren barruan, Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) dokumentala proiektatuko dute azaroaren 19an. Emanaldiaren ondoren, zuzendariarekin solasaldia egingo da.

Zumiriki: natura, hizkuntza eta memoria

Oskar Alegria Nafarroako Arga ibaiaren ertzera itzuliko da, haurtzaroan jolasten zen uhartetik gertu. Uhartea presa baten eraikuntzaren ondorioz urpean gelditu da; haren aurrean etxola bat eraiki, eta lau hilabetez bertan biziko da. Filmaren bidez, desagertutako paisaien, haurtzaroko oroitzapenen eta euskararen arteko loturaz hausnartzen du.

2019an Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean aurkeztutako dokumentalak 122 minutuko iraupena du. Emanaldiaren informazioa eta izen-ematea Liverpooleko Unibertsitatearen jarduera-orriarekin lotutako erreserba plataforman daude eskuragarri.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>