Igelaren banda, Izaro eta Grande Days euskal taldeak Artistas en Ruta egitasmoko zuzeneko emanaldien zirkuitoan arituko dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-04

Iragarri dira dagoeneko "Artistas en Ruta"  egitasmoaren 2017ko lehen seihilekoan zuzeneko emanaldiak eskaintzeko hautatutako euskal taldeak: Igelaren banda, Izaro eta Grande Days.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen Artistas en Ruta programak urtean sei hilabeteko bi denboraldi hartzen ditu bere baitan, eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen dituzten lokalekin elkarlanean antolatzen ditu. Fase bakoitzerako taldeak, Estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik. Etxepare Euskal Institutuak AIErekin  duen hitzarmenari esker, bermatuta dago beti euskal musikarien presentzia.

Bestalde, dagoeneko ikusgai daude urteko bigarren seihilekoan hautatutako artisten emanaldien datak. Euskal parte hartzea Rural Zombies, Yellow big machine eta Juan Mari Beltran taldeek osatzen dute. Ikusi emanaldi guztien datak hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu