In memoriam Ferenc Ribáry, euskal ikasketen inguruko biltzarra Budapesten
Euskara. Kultura. Mundura.
Irailaren 22an eta 23an nazioarteko euskal ikasketen inguruko biltzarra egingo dute Budapesteko ELTE unibertsitatean, Euskal Ikasketak Hungarian: In memoriam Ferenc Ribáry izenburupean. Programa honekin unibertsitateak gogora ekarri nahi du aurten 150 urte bete direla Ferenc Ribáry unibertsitateko irakasle zenak A baszk nyelv ismertetése (Euskararen aurkezpena), hungarieraz idatzitako euskal gramatika argitaratu zuela; atzerrian idatzitako euskararen deskribapenen artean lehenengotarikoa izan zen.
Besteak beste Oxel Uribe-Etxebarria Etxepare Euskal Institutuak ELTE-n duen Euskara eta Euskal Kultura irakurleak sustatutako ekimenak garrantzizko programa akademikoa izango du hilaren 22an, nazioarteko adituek esuakiniko dituzte aurkezpen eta hitzaldi ezberdinekin. Ribáryren euskal gramatikaz aritzeaz gain, beste hamaika gai ere izango dituzte hizpide, hala nola: euskalaritza XIX eta XX mendeetan Europan, euskararen irakaskuntza Hungarian edota Euskal Herriaren eta Hungariaren arteko hartu-eman literario eta kulturalak (ikusi erantsitako programa). Lehen Hugariar-Euskara hiztegiaren aurkezpena ere egingo dute Károly Moravay, Izaskun Pérez González eta Oxel Uribe-Etxebarria lan
(...)
Irailaren 22an eta 23an nazioarteko euskal ikasketen inguruko biltzarra egingo dute Budapesteko ELTE unibertsitatean, Euskal Ikasketak Hungarian: In memoriam Ferenc Ribáry izenburupean. Programa honekin unibertsitateak gogora ekarri nahi du aurten 150 urte bete direla Ferenc Ribáry unibertsitateko irakasle zenak A baszk nyelv ismertetése (Euskararen aurkezpena), hungarieraz idatzitako euskal gramatika argitaratu zuela; atzerrian idatzitako euskararen deskribapenen artean lehenengotarikoa izan zen.
Besteak beste Oxel Uribe-Etxebarria Etxepare Euskal Institutuak ELTE-n duen Euskara eta Euskal Kultura irakurleak sustatutako ekimenak garrantzizko programa akademikoa izango du hilaren 22an, nazioarteko adituek esuakiniko dituzte aurkezpen eta hitzaldi ezberdinekin. Ribáryren euskal gramatikaz aritzeaz gain, beste hamaika gai ere izango dituzte hizpide, hala nola: euskalaritza XIX eta XX mendeetan Europan, euskararen irakaskuntza Hungarian edota Euskal Herriaren eta Hungariaren arteko hartu-eman literario eta kulturalak (ikusi erantsitako programa). Lehen Hugariar-Euskara hiztegiaren aurkezpena ere egingo dute Károly Moravay, Izaskun Pérez González eta Oxel Uribe-Etxebarria lan horren egileek. Arratsaldez, berriz, Euskal Herriko eta Hungariako musika izango da entzungai, Márta Murányi soinujole eta abeslariaren eskutik.
Eta amaitzeko, biharamunean, hilaren 23an, Loreakfilmaren emanaldia antolatu dute, euskarazko jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.