Interes handia piztu du euskalgintzak Chicagoko Koldo Mitxelena Katedran
Euskara. Kultura. Mundura.
Ostegunean bukatu zituzten eskolak Chicagoko unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedrako aurtengo ikasleek. Mari Jose Olaziregi izan dute irakasle, eta euskal fikzio garaikidea ardatz. Buru-belarri lanean aritu dira ikasleak, euskalgintzarekiko interes nabarmena adieraziz.
Gainera, apirilaren 28an Loreak filma ikusteko aukera izan zuten, unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurle Diana Palenzuelaz lagunduta, eta emanaldiaren ostean Jose Mari Goenaga zuzendariarekin bideo-solasaldiari ekin zioten.
Interes handia erakutsi eta galdera ugari egin zituzten ikasleek: izenburuaren zergatia, filmaren sorburua non dagoen, bertako emakumeen arteko gatazkak eta loreen garrantzia... filmaren egituraren inguruan ere aritu ziren.
Goenagak bere Ameriketako esperientzia kontatu zuen filmaren promozioan, izan ere, Loreak 2016ko Oscar sarietan lehiatzeko hautagai izan da. Gainera, oraintxe Andiya filmean lanean ari dela ere kontatu zien Goenagak.