Internationale Kurzfilmtage Oberhausen: Focus Basque Country - Heterogeneous Landscapes
Euskara. Kultura. Mundura.
-
27Api 202329Api 2023Oberhausen
Oberhausengo Nazioarteko Film Laburren Jaialdiaren 69. edizioan, munduko film laburren lehiaketa garrantzitsuenetakoan, Euskadin 2014 eta 2021 urteen artean ekoitzitako 18 film labur (dokumentalak, fikziozkoak, animaziozkoak eta esperimentalak) proiektatuko ditu apirilaren 27tik 29ra bitartean.
Programa honen sorreran Etxepare Euskal Institutuak, Zinebik eta Kimuak eta Basque. Audiovisual.-ek parte hartu dute elkarlanean.
Zikloak hartuko dituen film laburren artean, Laida Lertxundi, Iñigo Salaberria, Koldo Almandoz edo Teresa Sendagorta zinemagile esperimentalen lan laburrak; Maria Elorza edo Maddi Barber dokumentalistak; Bego Vicario, Isabel Herguera edo Izibene Oñederra animazio sektoreko profesionalak.
Hiru saioko zikloa izango da, emanaldiak apirilaren 27, 28 eta 29an izango dira Gloria aretoan. Focus Basque Country - Heterogeneous Landscapes zikloaren programazio osoa jaialdiaren webgunean dago ikusgai.
- ‘Amore d’inverno’ (Isabel Herguera, 2015) [ 57. ZINEBIan sariduna].
- ‘Ancora lucciole’ (Maria Elorza, 2018) [ 60. ZINEBIan sariduna].
- ‘Areka’ (Atxur Animazio Taldea, 2017) [ 59. ZINEBIan sariduna].
- ‘Ehiza’ (Hauazkena Animazio Taldea, 2020).
- ‘Hemen. Gaur. Berriz’ (Aitor Gametxo, 2020) [ 62. ZINEBIan sariduna].
- ‘Ikusleak’ / Los que ven’ (Jesús María Palacios, 2018).
- ‘In ictu oculi (Begiak hesteko artean)’ (Jorge Moneo Quintana, 2020).
- ‘Inner Outer Space’ (Laida Lertxundi, 2021).
- ‘It Is All Right Here’ (Teresa Sendagorta, 2018).
- ‘Love Needs Time to Kill’ (Txuspo Poyo, 2021).
- ‘Lursaguak’ (Izibene Oñederra, 2019).
- ‘Luz a la deriva’ (Iñigo Salaberria, 2015).
- ‘Montes Bocineros’ (Juan Pablo Ordúñez, MawatreS, 2014).
- ‘No hay nada más moderno que envejecer’ Sra. Polaroiska, 2018).
- ‘Plágan’ (Koldo Almandoz, 2017).
- ‘Soroa’ (Asier Altuna, 2014).
- ‘Variaciones de Winterreise’ (Inés García, 2018).
- ‘592 metroz goiti’ (Maddi Barber, 2018).
Zikloaren txostena deskargatu dezakezu hemen.
Bere proportzio txikien mugen barruan, euskal zinemaren ezaugarri nagusietako bat heterogeneotasuna da. Film laburra, ziur aski, aniztasun horren epitomea da, esperimentazio, animazio, dokumental eta fikzio generoari dagozkion filmen ekoizpen etengabearen artean.
Euskal film laburren garapenari eta sendotzeari egindako ekarpen erabakigarrietako batzuk dira zinemagintzan murgiltzea erabaki duten zuzendari askoren ikus-entzunezkoetan prestakuntza artistikoa jasotzea; hauek ekoizpen- eta banaketa-jardueretan tematzea; eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babes instituzionala, Etxepare Euskal Institutua eta Zineuskadi bezalako erakundeek publikoek euskal zinema nazioartekotzeko, sustatzeko eta indartzeko egiten duten lana – Kimuak film laburren banaketa-katalogoaren kudeaketaren bitartez, besteak beste–.