Irekita BIME Bogota 2023n parte hartzeko Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-12-27

BIME Bogota azoka profesionalaren bigarren edizioan parte hartuko duen euskal taldea hautatzeko deialdia irekita dago. Basque. Music.-ek eta BIMEk abiatu dute euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalean showcase-a eskaitzeko ekimena. Parte hartzeko galdetegia bete behar da urtarrilaren 12a baino lehen.

Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta Basque. Music-en jardueren baitan nazioarteko programatzaileen aurrean egingo den kontzertuan aritzeko aukera izango du.

Gainera, hautatutako artistak edo bandak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.

Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da, hurrengo baldintzak betez gero.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu