Islandiarren eta euskaldun baleazaleen arteko harremana aztergai Reykjaviken

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-04-20

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Islandiako Gobernuak babestutako eta Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Islandiar Erakundeak, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies guneak eta Santa Barbarako Unibertsitateko Barandiaran Chair for Basque Studies katedrak antolatu duten euskal baleazaleen hilketa Islandian gertatu zeneko IV. urteurreneko programa abian da honezkero,

Ekitaldiak Reykjaviken hasi ziren bart, Oreka TX taldeak Salurinn Concert Hall antzokian eskaini zuen kontzertu bikainarekin. Euren errepertorioa jotzeaz gain, hainbat pieza ere eskaini zituzten islandiar harrizko arpa jotzen duten Hilmar örn Hilmarsson and Páll Guðmundsson musikariekin batera. Euskal egurraren eta harriaren doinuak bertako harrien soinuarekin uztartu zituzten elkarrekin, entzulegoaren zoramenerako.

Gaur, apirilaren 20an, mendeurrenaren inguruko alderdi anitzetan sakontzeko antolatu den nazioarteko kongresu akademikoa hasi da Islandiako Unibertsitate Liburutegi Nazionalean., mundu osoko adituen topaleku bilakatuz Zabalera ofizialean, Ingibjörg Steinunn Sverrisdóttir Liburutegi Nazionaleko arduradunak -Islandiako presidente ohia eta hizkuntzen inguruko gaietarako Unescoren enbaxadorea ere badenak- ongi etorria egin die partaideei, eta pozik agertu da kongresuan Jon Laerdik 1615. urtean idatzitako eskuizkribuen edizio berri bat aurkeztuko delako, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta islanderaz. Izan ere, Center for Basque Studies zentroko Xabier Irujok beranduago argitu duenez, gaiari buruzko hiru argitalpen aurkeztuko dira kongresuan, ikerketa ezberdinen berri emateko xedez.

Hólmfríður Garðarsdóttir The Vigdís Finnbogadóttir Institute of Foreign Languages erakundeko zuzendariak hizkuntza aniztasuna zaintzea eta ikerketa bizikidetzarako ezinbestekoak direla azpimarratu du zabaltze ekitaldian. Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eskerrona azaldu du itsasoari begirako ikerketa lan hauek sustatzen ari direnei, garrantzi handiko zeregina baita. Islandarrak ere zoriondu ditu euskal baleazaleen pasarte historikoaren egin duten irakurketagatik, berradiskidetzaren bidean eredugarri. Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Unibertsitateen alorreko zuzendari Mari Jose Olaziregik, berriz, erakundeak euskara sustatu eta hedatzeko egiten duen ahaleginaren berri eman du; izan ere, kongresuko antolatzaileetako bi, Nevada Renoko eta Santa Barbarako Unibertsitatea, institutuaren irakurletza eta katedretako sarekideak dira. Etxeparek Euskararen Agenda Estrategikoaren lelo nagusietako batekin, kooperazioarekin, bat eginez, Islandia, kultura eta hizkuntza herriaren garapenaren erdigunean kokatzen asmatu duen herrialdea, etorkizuneko helburu garbietako bat dela ere gaineratu du Olaziregik.

University of California, Santa Barbarako Barandiaran Chair for Basque Studies katedra ordezkatzen duen Viola Migliok itxi du aurkezpenen atala, katedraren izenean etortzeagatik «ardura» azalduz; pozik azaldu da euskal ikasketek gero eta toki nabarmenagoa dutelako nazioarteko unibertsitateetan. Urteak dira Xabier Irujorekin batera lanean hasi zela gaur Reykjiaviken hasi den nazioarte mailako kongresu hau antolatzeko lanetan. Irujok esan duenez bera duela 7 urte hasi zen ahalegin horretan.

Ragnar Edvardsson arkeologoak (Islandiako Unibertsitatea, Mendebaldeko Fiordoetako Ikerketa Zentrua) eman du kongresuko lehen hitzaldia. Euskaldunen eta islandiarren artean izan zen harremana uste izan dena baino askoz ere sakonagoa izan zela adierazi du: azken urteotan arrantzagune berriak aurkitzen ari dira, eta bertan egindako ikerketek argitu dute euskaldunek 50 urte baino gehiago eman zituztela islandiar kostaldean: “etorkizuneko ikasketek frogatu beharko dute euskal baleazaleen presentzia Islandian ekonomikoki eta sozialki izan zuen garrantzia, eta horrek kulturalki ere izan zuen eragina”.

Kongresua gaur eta bihar izango da, eta segidan euskaldunen eta Islandiarren arteko Berradiskidetze Ekitaldi Sinbolikoa burutuko da apirilaren 22an Holmavik herrian, non islandiar agintariek barkamena eskatuko diote gipuzkoar agintariei, eta plaka bat jarriko da euskal baleazaleen oroimenez.

ARGIBIDE GEHIAGO

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu