Izaki Gardenak, Yellow Big Machine, Exnovios, Capsula eta Revolta Permanent taldeak Monkey Week Jaialdian izango dira Basque Music egitasmoari esker

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-11

 Monkey Week   urriaren 13tik, ostegunetik, urriaren 15era, larunbatera, egingo da Sevillan. Beste urtebetez bertan egongo da BASQUE MUSIC, euskal musika babesten eta sustatzen. Zortzigarren edizio honetan, honako musika-talde hauek hartuko dute parte: ExNovios, Izaki Gardenak eta Yellow Big Machine taldeek, baita Capsulak eta Revolta Permanentek ere.

Monkey Week musika independentearen erakusleihorik onenetakoa da. Euskal musikaren eragile ugari biltzen dituen Basque Music Musika Bulegoak, Etxepare Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustaturiko ekimena da.

(...)

 Monkey Week   urriaren 13tik, ostegunetik, urriaren 15era, larunbatera, egingo da Sevillan. Beste urtebetez bertan egongo da BASQUE MUSIC, euskal musika babesten eta sustatzen. Zortzigarren edizio honetan, honako musika-talde hauek hartuko dute parte: ExNovios, Izaki Gardenak eta Yellow Big Machine taldeek, baita Capsulak eta Revolta Permanentek ere.

Monkey Week musika independentearen erakusleihorik onenetakoa da. Euskal musikaren eragile ugari biltzen dituen Basque Music Musika Bulegoak, Etxepare Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustaturiko ekimena da.

Euskal Herriko Musika Bulegoa sektore-plataformak stand kolektibo bat ezarriko du bertan, euskal enpresa eta elkarteek mundu osoko profesionalekin harreman zuzena izaten laguntzeko. Gainera, standean Euskadiko musika eta sektoreko enpresak ezagutzera emateko sustapenmateriala banatuko dute. Kultura Live elkarteak Euskal Herriko musika-aretoak aurkeztuko ditu urriaren 15ean, larunbatean, 12:30ean.

 

ExNovios: Beste talde batzuetatik gatozen Iruñeko lau lagun gara. Talde horiek −karatekas, los jambos, muy fellini edo almanaque zaragozano− rock-and-roll, garage edo pop pertsonalagoan oinarritzen ziren. Baina egun batean, pop klasikoenak gugan izan duen eraginetik abiatuz musika sortzen saiatzeko helburuarekin elkartzea erabaki genuen. Honako hauen eragina izan dugu: Ronettes edo Crystals taldeen riff-ak, Byrds taldeko Roger McGuinn-en hamabi haritako gitarrak, Beatles-en soinurik garratzenaren adibide den Tomorrow Never Knows abestia eta abar; hori guztia gure beste pasio bat alde batera utzi gabe, velvet underground drogatuena eta Spacemen 3 edo J. Spaceman, edo Sonic Boom-aren berraragiztatze oro.
Erronka izugarria zen, eta, jakina, emaitza entzunda, ez dugula lortu esan genezake, ez guztiz behintzat... BAINA GOGOKO DUGU.

 

Izaki Gardenak: Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenek bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu genituen, gerora Oihuka diskoetxeak argitaratutako “Itsasargiak” diskoan agertu zirenak.

2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ginen, "Amaieratik hasi" izeneko gure aurreneko lan luzea grabatzeko. Urte hartako urrian argitaratu zen diskoa. 2015ean "Aurri gara" lana argitaratu dugu, kritika bikainak jasoz.

 

Yellow Big Machine: Bilboren izaera industriala, euria eta profila ezin dira kristalezko dorre edo arkitektura ospetsuen atzean ezkutatu. Horregatik, underground horretatik, Yellow Big Machine sortu da mezu bat helarazteko helburuarekin, baina Beatles taldearen kasuan ez bezala, mezua ez da bakeari eta maitasunari buruzkoa, distortsioari, partxeei eta makil apurtuei buruzkoa baizik; gainera, riff-ak ezinezko melodia bokalekin nahasten dira.
Fugazik Pavement bortxatzen du, eta gure belarriek gustuko dute. Horrelako seme bat, gu errekrutatu eta guztiz liluratuta uzteko helburua duen Yellow Big Machine izeneko altzairuzko urpeko ontzi hori bat, Bilbokoa bakarrik izan zitekeen.

 

Capsula: Buenos Airesen, Argentinan, musika-talde bat eratzea erabaki zuten rock and roll ilun eta psikodelikoaren eta punkaren zale ziren bikote batek. Urte gutxitan, Estatuko rock talderik aktiboenetakoa izatea lortu dute. Beren jaioterritik, Argentinatik, Bilbora emigratu zuten, eta karrera oparo eta bizia garatzen jakin dute, Bilbo beren jardueraren erdigunetzat hartuta. Hiru kontinentetan zehar bost bira egin dituzte, honako herrialde hauetan
kontzertuak eskainiz: Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Irlandan, Herbeheretan, Belgikan, Portugalen, Hegoamerikan eta Estatu Batuetan
(Texaseko SXSW jaialdi famatuan ere jo dute). Beren diskoek egiaztatzen dute jarrerari eta bizimoduari garrantzia handia ematen dion talde baten aurrean
gaudela. Taldearen musika-erreferentziak The Velvet Underground, The Stooges, hasierako David Bowie eta Television dira; hori horrela, beren zuzeneko emanaldi txalotuetan, bertaratuek izerdiz blai eta adrenalina topera dutela amaitzen dute.

 

Revolta permanent: Hip-hoparen eta emozio gogorren zaleok, zorionekoak zarete, Revolta Permanentek nahi beste jorratzen baititu bi ildo horiek. Iker Aginaga eta Iker Villa barakaldarrek izena ez ezik, soinu gogorrenekiko zaletasuna ere partekatzen dute, eta 14 urte baino ez zituztenean sortu zuten Revolta Permanent. Aldi batez Herri Oihua proiektu borrokalarian jardun ondoren, inoiz baino indartsuago itzuli da. Revolta Permanent berpiztu egin zen “Génesis”ekin. Urtebete geroago, laukoteak bere etapa berriko bigarren urratsa eman zuen. “Génesis”en indarra eta energia galdu gabe, “Kimera”k soinu
zorrotzagoa eta garratzagoa du. Melodia eta erritmo berriak ditu, baina betiko hip-hoparekin, mezu argi eta garbiekin eta gitarraren indarrarekin.

 

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.