Jabier Muguruzak irabazi du MIN Sarietako Etxepare Euskarazko Album Onenaren Saria
2016/04/20
Euskara. Kultura. Mundura.
Atzo banatu zituzten 2016ko MIN Musika Independentearen Sariak Madrilgo Apolo Antzokian, eta Jabier Muguruzak eskuratu zuen Etxepare Euskarazko Album Onenaren Saria, Barnasants 2015 diskoarekin. Mikel Urdangarin (MMXV), Sorkun (Ziklomorphosia), Ken Zazpi (Phoenicoperus) eta U.K.Bill (Ez Nago Lo) euskal taldeak ere finalistak izatera heldu ziren atal honetan. Sari nagusiak publikoak internet bitartez emandako botoen arabera ematen dituzte.
Bestetik, Belako taldeak Artista Onenaren Saria eta Zuzeneko Onenaren Saria izateko aukera lortu bazuen ere, ez zuen azkenik saririk eraman. Hala ere, haien kantak jendarteratu zituzten galan eskainitako emanaldiarekin.