Jaialdi, euskal kulturaz beteriko 6 egun Boisen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-07-28

Boise ezaguna da EEBBetan euskal diaspora handienetarikoa duen hiria izateagatik, eta bost urtean behin ospatzen dute egitarau zabaleko Jaialdia, atzerrian egiten den handiena. Aurtengo edizioa abian da - zazpigarrena 1987an lehenengoa egin zenetik- uztailaren 27tik abuztuaren 2ra. Kepa Junkeraren kontzertuak emango dio hasiera jaialdiari, Iberdrola dorretik eskainia Boisen streaming bidez jarraitu zutena. Jaialdiak irauten dituen 6 egunak mota guztietako ekitaldiz josita egongo dira: kirola, dantza, musika, erakusketak…  baina denek izango dute ezaugarri komun bat: euskal kulturarekiko lotura. Izan ere, hori da jaialdiaren funts nagusia, euskal kulturaren eta nortasunaren aldarri egitea.

Jaialdik datorren asteburuan, larunbat eta igandez ospatuko ditu bere egunik bizi eta trinkoenak, Expo Idaho azoketarako instalazioetan. Ostiralean, astebururako sarbide gisa, Festa´ra izeneko ikuskizuna eskainiko da Boiseko Morrin Center antzokian, BSU unibertsitatean –Etxepare Euskal Institutuko irakurletza barneratzen duena Basque Studies sailean-. Ikuskizun horretan, Jaialdiko ekitaldietan parte hartuko duten norbanako eta taldeak arituko dira:  dantzari, kantari, bertsolari, musikari, abesbatz...

Egun bat lehenago, ostegun iluntzean, arrakasta handia lortzen duen Sports Night edo kirol-gaua egiten da, Boise erdigunean. Bertan Euskal Herritik joandako kirolariek erakustaldi ezberdinak egingo dituzte:  aizkora, trontza, lasto altxatzea, txingak eta lokotx bilketa.

Eta gainerakoan, programa, berez Jaialdiko programa ofizialeko parte diren eta ez diren beste hainbat ekitaldi eta proposamenek osatzen dute, egunotan etengabe garatzen joango diren jarduerak, euskaldun mordoa bilduko dituztenak. Besteak beste Iñigo Urkullu lehendakaria dago bertan.

Etxepare Euskal Institutuko Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi ere izango dira Boisen egunotan, Mugaz Gaindi kongresuan parte hartzen –gaur hitzaldiak eskainiko dituzte bertan- zein hitzarmen berri bat abian jartzeko bertako Boise State University-rekin.

Euskalkultura atariak Jaialdiren inguruan antolatu diren proposamenak bildu ditu. GazteAukeraren blogean ere jarrai dezakezu Jaialdi.

(...)

Irudia: euskalkultura.com

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.