Jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021)

Jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021) Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuak bihar, apirilak 28, zabalduko du euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021) eskatzeko epea. Ekainaren 27an amaituko den eta 25.000 euroko zuzkidura duen deialdi hau irabazi asmorik gabeko jarduerak laguntzea bideratua dago, Etxepareren beste deialdien bidez lagundu ezin direnak. Sortzaile eta konpainien mugikortasun gastuak laguntzea da helburua.

Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2021ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

 

 

 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021/04/28 - 2021/06/27
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 25.000€
  • Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406

Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Ebazpena

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}