Jardunaldi kulturala Parisko Sorbona Unibertsitatean, irakurletzaren baitan
2016/04/04
Euskara. Kultura. Mundura.
De la musique avant toute chose izenburupean, jardunaldi kultural bat antolatu dute ostegunean, apirilaren 7an, Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean, bertako irakurletzaren baitan. Egitasmoko antolatzaile eta sustatzaileen artean, Miren Ibarluzea euskal irakaslea eta Marie Pourquié-Bidegain irakurlea daude.
Programaren barruan, Ibarluzeak eta Aurélie Arcocha-Scarcia Bordeaux-Montaigne Unibertsitateko irakasleak eta euskal testuen ikerketa zentroaren ikertzaileak hartuko dute parte lehen binomioan, 13:45etik aurrera.
Arratsalde partean, Marie Pourquié-Bidegain izango da, beste askoren artean, musika emanaldiko parte hartzailea, eta 19:30ean emango diote hasiera, unibertsitateko liburutegian.