"Joan-etorriko txotxongiloak: Ameriketatik Tolosara" erakusketa Kuban

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-04-28

Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen zentroak “Joan-etorriko txotxongiloak: Ameriketatik Tolosara” erakusketa bat izan du ikusgai  Kubako Matanzas hirian, 11. Taller Internacional de Títeres de Matanzas delako topaketaren programazioan eta lau urtetik behin biltzen den UNIMA Nazioarteko Txotxongiloen Elkargoaren bilkuraren baitan.

Erakusketak Tolosako Titirijai jaialdiak 1992. urtetik gaur egunera arte hartu dituen 30 lationoamerikar konpainia ezberdinen argazkiak jaso ditu, eta oso harrera goxoa izan du Kuban bildi diren adituen artean; Topic zentroak Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du erakusketa burutu ahal izateko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.