Jon Bilbao Katedra berria aurkeztu dute
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak New York, Chicago, Frankfurt eta Liverpool hirietako unibertsitateetako katedretan aurten burutuko diren egitasmoak iragarri ditu gaur. Denetariko gaiak aztertuko dituzte: euskara sustatzeko politikak, Chillidaren eskultura, oroitzapen historikoa euskal literaturan, euskal exilioari buruzko ikerketa... Gainera, apirilean bertan katedra berri bat, bosgarrena, abian jarriko dela iragarri du: Jon Bilbao Katedra, Nevada-Renoko Unibertsitatean. Bost katedra horietako programen arduradunak Iñaki Aldekoa, Miren Azkarate, Jonathan Wood, Xabier Irujo eta Pedro J. Oiarzabal adituak izango dira.
Jon Bilbao historialari, bibliografo eta Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Liburutegiaren eragilea izan zenaren jaiotzaren ehungarren urteurrenean, Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak Jon Bilbao Katedra sortu dute. Eusko-bibliographia: diccionario de bibliografía vasca (10 ale, 1970–1981, gehi eranskinak) erraldoiaren gidari eta unibertsitate irakasle nahiz euskal abertzale aktibo zenari omenaldi egin nahi izan dio katedrari bere izena jarriz Etxepare Euskal Institutuak, Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak gaurko aurkezpenean azaldu duenez. Euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea xede izango du eta 2014ko apirilean jarriko da abian. Pedro J. Oiarzabal doktore eta Deustuko Unibertsitateko ikerlaria arduratuko da katedra berriaren lehen egitasmoaz -Memoria Bizia: euskal diasporaren oinordetza biziari buruzko proiektua, 2014-16. Estatu Batuak eta Kanada-, Etxepare Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak, North American Basque Organizations (NABO) erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak sustatuta.

Oiarzabalen beraren esanetan “premiazkoa” den lan bati ekingo dio egitasmoak: Iparameriketako euskal diasporaren ahozko testigantzak jasotzeari. Kanpoan dauden euskal kolektibitateak lan horretan izango duten partaidetza zuzena eta protagonismoa ere nabarmendu ditu, bai eta hurrengo belaunaldiengan memoria horrengan interesa pizteko izango duen balioa. Materialaren bilketa, gordetzea eta zabaltzea izango du helburu Oiarzabalek Estatu Batuetan Aste Santutik aurrera, “euskal kultur ondare ez-materiala aberastuko duen” lanean.
Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria pozik agertu da aurkezpenean lehen proiektu hau Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta munduan dauden euskaldunei buruz ikertzea helburu duen Urazandi egitasmoa osatzera datorrelako. José Antonio Rodríguez Ranz Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoak erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren eta ikerketa lanak gizartean errotuta egotearen garrantzia azpimarratu du, eta egitasmoak euskal-iparamerikar identitatea eraikitzeko funtsezkoa izango dela nabarmendu du.
Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen gainontzeko lau katedrei dagozkien programak eta arduradunak zein izango diren ere jakinarazi dute gaur.
Ipar Ameriketan euskal ikasketak zabaltzea xede duen Koldo Mitxelena Katedrak (University of Chicago) euskararen suspertzea izango du ardatz, eta euskara sustatzeko izan diren hizkuntza politikak eta hizkuntza planak aztertuko ditu aurten, EHU katedraduna den Miren Azkarate irakaslearen ardurapean (maiatzak 5 – ekainak 7).
Eduardo Chillida Katedra (Goethe Universität, Frankfurt) euskal arteari buruzko irakaskuntza bultzatzeko sortu zen eta Jonathan Wood Henry Moore Institutuko Proiektu koordinatzaile eta Leedseko Unibertsitateko irakasleari eskaini dio aurtengo programaren zuzendaritza. Irakasleak Chillidaren lana hartuko du abiapuntu, eskultura garaikidea eta lekuak eta espazioak mintzagai izango dituen programan. Bi mintegi eta hitzaldi ireki bat emango ditu (maiatzak 8 – ekainak 27).
Bernardo Atxaga Katedrak (City University of New York) euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa eta ezagutza sustatzea du helburu. EHUko irakaslea den Iñaki Aldekoak eskaniko du aurtengo programa (urriak 6-10), Mari Jose Olaziregiren laguntzaz. Iragana oroitzeak azken lau hamakadetako euskal literaturarengan izan duen eragina izango dute ikergai.
Manuel Irujo Katedra (University of Liverpool), euskal exilioaren gaineko ikerketak eta irakaskuntza sustatu nahi dituen Fellowship programa, 2014-2015 ikasturtean hasiko da eta Xabier Irujo Center for Basque Studieseko irakasleak hartuko du lehen irakasle gonbidatu gisa. Manuel Irujo zenaren gaineko ikerketa eragingo du (2015eko otsailetik aurrera) eta eskolak emango ikasle graduatuentzat.
Argazkian, gaur Etxepare Euskal Institutuko egoitzan egin den aurkezpeneko partaideak:
José Antonio Rodríguez Ranz Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa / Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den EuskalKomunitatearentzako zuzendaria / Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal InstitutukoEuskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria / Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria / Pedro J. Oiarzabal Deustuko Unibertsitateko ikerlaria / José Javier Pardo Deustuko Unibertsitateko Irakasleentzako eta Izaera eta Misioko errektoreordea