Kaixo, Tabakalera!
2015/09/10
Euskara. Kultura. Mundura.
Egun bat. Egun bat besterik ez da falta lau urteko ibilbidearen ostean Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, ateak ireki ditzan. Eta egun bat besterik ez da falta Etxepare Euskal Institutuko lankideok orain arte gure egoitza izan denari agur esateko. Irailaren 14tik aurrera Tabakaleran ikusiko dugu elkar!
Bihar irekiko ditu ateak Donostiako tabako fabrika zaharrak, gune kultural bilakatuta. Hori ospatzeko, makina bat jarduera berezi antolatu dituzte: performanceak, artista gonbidatuak, musika emanaldiak, erakusketak, bisitak, lantegiak eta proiekzioak, besteak beste. Gainera, joan den astean Tabakalerako ekosistema kulturala osatuko duten erakundeak ere aurkeztu ziren, izan ere, Tabakaleran, izen bereko kultur proiektuarekin batera, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, Zineuskadi, Donostia Zinemaldia eta Kutxa Fundazioa izango dira. Elkar bizitza honek erakundeen arteko elkarlana eta aberastasuna ekarriko ditu.
Bihar hasiko den asteburu osoko irekiera ekitaldian bertan izango dituzte, besteak beste, Idoia Zabaleta eta Nilo Gallego, Chus Domínguez eta bere Orquestina de Pigmeos-ekin batera; Anna Manubens eta Soledad Gutiérrez, erakusketako komisarioak; Pablo Marte eta Marion Cruza, tabako fabrikako langile-ohiekin batera garatutako proiektua aurkezten; Alex Mendizabal eta Pierre Berthet, soinu-instalazio banarekin; Cristina Lucas eta Quim Pujolen performanceak; Dora García eta Roger Bernat; Manu Uranga eta Isidoro Valcárcel Medina; Nadia Barkate, Anaïs Tuerlickx, Las Raras, Lyncoln Diniz eta Rosa Casado, Mike Brookes-ekin. Familiei zuzendutako lantegi eta proiekzioak ere izango dira, Muelle 3, Maushaus eta Marc Vivesen eskutik, baita bideojokoekin lotutako lasterketa eta tailerrak, HorKonpon saio bat, eta live coding lantegia eta How to Make saioa Hirikilabsen. Eta egun batez DJ izan nahi baduzu, horretarako ere izango duzu aukera.
Bihar arte!
Tabakalerako inaugurazio ekitaldiaren programa osoa hemen.