Kalakan taldea, arrakastatsu EXIB azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-23

Kalakan euskal taldeak EXIB Musika iberoamerikarraren jaialdian hartu zuen parte Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Jaialdiaren hirugarren edizioa izan da hau, Portugalgo Évora hirian maiatzaren 4tik 7ra bitartean.

Taldeak berehala egin zuen bat EXIBeko dinamikarekin, eta Cantares de Évora Alentejoko (Portugal) taldearekin topaketa antolatu zuten. Gainera, taldeak Plaza de Giraldon eskaini zuen ikuskizunak arrakasta itzela izan zuen, eta publiko guztia jarri zuen zutik eta kantuan.

Horrez gain, hizkuntza iberoamerikar gutxituen foroa egin dute, egungo musika industrian arreta berezia jarriz eta Fran Lasuen euskal musikaria izan da euskal musikaren ordezkaria.

EXIB jaialdiaren helburua da musika sustatzea, edukiekiko konpromisoa, aniztasuna, industriako zerbitzuak eta ondasunak trukatzea, eta jatorrizko hizkuntzetako musikaren ekarpena baloratzea; era berean, musika iberoamerikarraren errealitate, joera, estilo eta nortasun guztiak barne hartu nahi ditu azokak, eta beren errealitateetarako alternatibak proposatzeko, elkarrizketa sustatzeko eta estrategiak diseinatzen laguntzeko gune bilakatu nahi du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu