Kalakan taldea EXIB musika iberoamerikarraren jaialdian egongo da

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-03

Musika iberoamerikarraren jaialdia, EXIB azokaren hirugarren edizioa, Portugalgo Évora hirian egingo dute maiatzaren 4tik 7ra bitartean, eta Kalakan euskal taldeak kontzertua eskainiko du bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Horrez gain, hizkuntza iberoamerikar gutxituen foroa egingo dute, egungo musika industrian arreta berezia jarriz eta Fran Lasuen euskal musikaria izango da euskal musikaren ordezkaria.

EXIB jaialdiaren helburua da musika sustatzea, edukiekiko konpromisoa, aniztasuna, industriako zerbitzuak eta ondasunak trukatzea, eta jatorrizko hizkuntzetako musikaren ekarpena baloratzea; era berean, musika iberoamerikarraren errealitate, joera, estilo eta nortasun guztiak barne hartu nahi ditu azokak, eta beren errealitateetarako alternatibak proposatzeko, elkarrizketa sustatzeko eta estrategiak diseinatzen laguntzeko gune bilakatu nahi du.

Jaialdi honetan, musika showcasea aurki dezake bertaratzen denak, baita eztabaida-foroak, lan-mahaiak, kontzertu bereziak, hitzaldiak eta abar ere.

Hortaz, musikari orori zuzendutako jaialdia da, baita musikaren arloko profesionalei ere, hots, musika enpresei, gobernuko kultura eremuei, musikarekin lotura duten ikerlari eta diskoetxeei.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu