Kalifornian ikerketa edo sorkuntza egonaldia egiteko deialdia zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak California State University Bakersfielden (CSUB) sustatzen duen Frank Bidart Katedrak aukera paregabea eskaintzen du 2025ean ikerketa edo sorkuntza egonaldi bat egin nahi dutenentzat.

Aukeratutako pertsonak hilabeteko egonaldia egingo du Bakersfielden euskal kulturarekin lotutako sorkuntza- edo ikerketa-proiektu bat aurrera eramateko. Bertan, CSUBeko komunitate akademikoarekin eta tokiko gizartearekin konektatu eta lan egiteko aukera izango du. Egonaldian zehar proiektua ikusarazteko eta sortutako ezagutza zabaltzeko jarduera publikoak eta hitzaldiak ere egingo ditu.

2022an sortu zen eta CSUBeko Euskal Ikasketen Institutuan kokatuta dagoen katedra honek Frank Bidart euskal jatorriko poeta estatubatuarra omentzen du; literaturako izen nabarmena eta Pulitzer Poesia Sariaren irabazlea, besteak beste. Katedra honek malgutasun berezia eskaintzen du, ikerketa-proiektuak zein sorkuntza artistikoko proiektuak garatzeko aukera ematen baitu.

Kultura- eta ikasketa-trukerako ingurune dinamikoa bilatzen dutenentzat, egonaldi hau aukera aparta da.

Xehetasun guztiak hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu