Kanaki Film euskal ekoiztetxea, Cartoon Tributes 2018 sarietan garaile

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-12

Cartoon Moviek, animaziozko film luzeen koprodukziorako erreferentziazko foroak, gaur iragarri ditu Cartoon Tributes sarien irabazleak. Europako animaziozko zinearen profesionalen lana aitortzen duten sari nagusiak dira horiek.

Cartoon Moviek, animaziozko film luzeen koprodukziorako erreferentziazko foroak, gaur iragarri ditu Cartoon Tributes sarien irabazleak. Europako animaziozko zinearen profesionalen lana aitortzen duten sari nagusiak dira horiek.

Kanaki Films euskal ekoiztetxeak Urteko Ekoizle Europar Onenaren Saria irabazi du, Un día más con vida lanagatik. Raúl de la Fuentek eta Damian Nenow-ek zuzendutako koprodukzio europar hori izen bereko nobelan oinarrituta dago, Ryszard Kapuscinski kazetari poloniar ospetsuak idatzitakoa.

Kapuscinski kazetari poloniarra da film luze honetako protagonista. 1975ean Angolako gudara joango da. Bertan egoera gogorra da, eta Kuba, Errusia, Hego Afrika, Portugal eta Angolako gazteak ahaztutako guda batean ari dira borrokan, mundu mailako eragina izango duena. Angolak eta bertan topatuko dituenak, hala nola Carlota gerrillariak, bere bizitza aldatuko dute betirako. Kazetari lanarekin ez du nahiko, eta bere ogibidea birplanteatuko du.

Gaur ikusi dira lehen aldiz filmaren lehen 15 minutuak Cartoon Movies sarietan, eta publikoaren harrera bikaina izan da. Un día más con vida TVE, ETB eta Movistar+en parte hartzearekin dago ekoiztua, eta ICAA, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren babesa du. GOLEM banatzaile nafarraren eskutik iritsiko da zinema aretoetara.

Kanaki Films ekoiztetxeak pelikula eta dokumental ugari ekoiztu ditu, esaterako, Oscar sarien 88. Ediziorako finalista izan zen eta Goya saria eskuratu zuen MINERITA lana.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu