Karla Tobar eta Nagore Lejarretaren proiektuak, Wroclaw-en ikusgai

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-09-21

Irailaren 20tik  22ra City and Culture nazioarteko jardunaldia antolatu da Poloniako Wroclaw hirian, bertako 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren eskutik. Jardunaldi horietan antolatutako ekintzen baitan “City as a Shared Space- Hiria elkargune” erakusketa egongo da ikusgai, tartean hirian egonaldi artistikoa burutzen ari diren bi euskaldunen lanekin: Nagore Lejarreta eta Karla Tobar.

AIR Wro erresidentzia programan parte hartu duten 4 artisten lanak elkartuko ditu erakusketak Ruska 46 espazioan, utzita zegoen eta berreskuratutako altzari restaurazio estudio batetan. Karla Tobar, Nagore Legarreta, Ewa Głowacka eta Gabriela Kowalska artistek modu indibidualean lan egin badute ere, erakusketaren izenak berak dioen bezala helburua konpartitutako espazioak bilatzea da, eta euren proiektuek bertan egingo dute topo. Lanak erresidentzietan zehar bildutako materialez lagunduta ikusi ahal izango dira Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatutako erakusketan, eta gainera, esperimentazio espazioa ere antolatu dute.

Karla Tobarrek iaz Bilbon hasitako proiektuari jarraipena eman dio Poloniako hirian. Egitasmoaren helburua munduko zenbait lekutan espazio publikoaren eta arkitekturaren ikuspuntu alternatiboa erakutsiko duten ekintza artistikoak egitea da eta Wroclaw-en egiten ari den lanak zubiak ditu aztergai. Nagore Lejarretak, aldiz, Wroclaw-eko Odra ibaiari ikusteko gaitasuna eman dio kamera estenopeikoak (pinhole kamerak) erabiliz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu