São Pauloko Bienala: Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 06
    Ira 2023
    10
    Abe 2023
    São Paulo

São Pauloko Bienalak 35. edizioari ekingo zion irailean ´Choreographies of the imposible´ izenburupean. Ezezagunari buruzko irudimen erradikalerako gonbidapen gisa sortu da erakusketa. Edo baita ezinezkoari buruzkoa ere.

ZABAL programari esker sortutako elkarrizketen ondorioz, «Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua» lana izango da Amerikako Bienal garrantzitsuena eta munduko nagusienetakoa den honetako euskal presentzia.

Artelana iaz ikusi zuten Bienalaren 35. edizioko lau komisarioetako hiruk (Manuel Borja-Villelek, Diane Limak eta Hélio Menezesek), ZABAL programaren testuinguruan Euskal Herrira egindako bisitan.

Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” izenburua zuen Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoren erakusketan ikusi zuten hautatutako obra. Bertan, Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoaren lanak zeuden ikusgai Paul B. Preciadoren komisariotzapean.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu