Katixa Agirre euskal literaturaren ordezkari Tesalonikan
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak sustatuta, Katixa Agirre idazleak euskal literatura ordezkatu zuen pasa den asteburuan Tesalonikako (Grezia) Liburu Azokan.
"Literature in the Basque language" euskal lireraturari buruzko hitzaldia eskaini zuen Agirrek maiatzaren 15ean, Juanjo Corrales Kilkis Jaialdiko zuzendaria eta Tina Mandilara greziar kritikaria alboan zituela. Agirrek euskara hizkuntzaren xehetasunak azaldu zituen aurrena, eta segidan euskaraz idatzitako literaturaren historia eta egungo egoera jorratu zituen. Entzulegoak arreta handiz jarraitu zuen hitzaldia eta ugariak izan ziren amaitutakoan egin zizkioten galderak.
Egun horretan bertan, eta azokaren programaren baitan ere bai, literatura eta unibertsaltasuna ardatz zituen “Language borders and idea universality” izenburuko mahai-inguruan ere esku hartu zuen Madeleine Thien (Kanada), Alon Hilu (Israel), Ivan Srsen (Kroazia) Joseph Kertes (Kanada), Angela Dimitrakaki (Grezia) eta Dimitris Sotakis (Grezia) idazleekin batera.
(...)

Tesalonikako azokak ehunka idazle, itzultzaile, editore, agentzia literario, kazetari eta erakunde elkartzen dituen puntako nazioarteko kultur topagunea da, eta Katixa Agirrek ere izan zuen hainbat eragilerekin biltzeko parada. Erkremes greziar argitaldariko arduradunekin eta kroaziar editoreekin bildu, zen, esaterako. Greziar irrati-telebista publikoko EPT3 kateak ere arreta eskaini zion euskal idazleari, elkarrizketa bat eginez.