Kepa Junkera eta Sorginak, John Berkhout eta Shinova talde euskaldunak, urtarriletik ekainera bitartean "Artistas en Ruta" programan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-07

AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker Kepa Junkera eta Sorginak, John Berkhout eta Shinova taldeek “Artistas en Ruta” programan parte hartuko dute. Honi esker zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte areto ezberdinetan urtarriletik ekainera bitartean.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen programa da “Artistas en Ruta”. Helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte lokal ezberdinekin elkarlanean, hilabetetan luzatzen diren zirkuituekin. Programa urte osoan dago martxan eta hiru bloke bereizten dituzte antolatzaileek, bloke bakoitza aldez aurretik epaimahai batek aukeratutako taldeekin osatuz.

Kepa Junkeraren trikitiak hainbat musikari gazterekin bat egin du Kepa Junkera eta Sorginak proiektu berria sortzeko; John Berkhout indie-rock-folk estiloen artean mugitzen den talde Oiartzuarra da eta Shinovak rock alternatiboa dakar Bizkaiatik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.