Kepa Junkera, Xarnege eta Basque Music postua munduko musikaren WOMEX azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-18

WOMEX munduko musiken azoka Santiago de Compostelan antolatu da urriaren 19tik 23ra bitartean, eta aurten ere euskal ordezkaritza zabala izango da azokan. Alde batetik, Kepa Junkera eta Xarnege taldeak bertan izango dira, eta bestalde BASQUE MUSIC standa euskal musikagintzaren erakusleiho izango da. Horrez gain,  Etxepare Euskal Institutuko, Euskadiko Soinuak-eko (Kultura Saila) eta Euskal Herriko Musika Bulegoko ordezkariak ere bertan izango dira.

Kepa Junkera trikitilariak urriaren 16an 20:00etan egingo den irekiera ekitaldian hartuko du parte.  Urtero erregio zehatz bateko musikagintza hautatzen da opening ikustetsu honetarako, eta Junkera Carmen Paris, Cuarteto Caramuxo, Maria Arnal & Marcel Bagés eta Talabarte musikariekin batera arituko da. Xarnege bi euskaldun eta hiru gaskoik osatutako proiektua da, jatorri bereko bi herrien musika ezagutarazi nahi duena, eta urriaren 20an arituko dira, 21:00etan  Atlantic Connections egitarauaren barruan.  

(...)

WOMEX munduko musiken azoka Santiago de Compostelan antolatu da urriaren 19tik 23ra bitartean, eta aurten ere euskal ordezkaritza zabala izango da azokan. Alde batetik, Kepa Junkera eta Xarnege taldeak bertan izango dira, eta bestalde BASQUE MUSIC standa euskal musikagintzaren erakusleiho izango da. Horrez gain,  Etxepare Euskal Institutuko, Euskadiko Soinuak-eko (Kultura Saila) eta Euskal Herriko Musika Bulegoko ordezkariak ere bertan izango dira.

Kepa Junkera trikitilariak urriaren 16an 20:00etan egingo den irekiera ekitaldian hartuko du parte.  Urtero erregio zehatz bateko musikagintza hautatzen da opening ikustetsu honetarako, eta Junkera Carmen Paris, Cuarteto Caramuxo, Maria Arnal & Marcel Bagés eta Talabarte musikariekin batera arituko da.

Xarnege bi euskaldun eta hiru gaskoik osatutako proiektua da, jatorri bereko bi herrien musika ezagutarazi nahi duena, eta urriaren 20an arituko dira, 21:00etan  Atlantic Connections egitarauaren barruan.  

Urtero legez, euskal enpresek ere tartea izango dute BASQUE MUSIC stand-ean. Aurten, Syntorama, Bapo Bapo Produkzioak, Starlan, Infernuko Auspoa, Producciones Serrano, Baga Biga Produkzioak eta Dj Makala egongo dira bertan.

WOMEX munduko musiken inguruko nazioarteko sareen plataforma da. Bost eguneko topaketak azoka , Showcase jaialdia, hitzaldiak eta zinema programa hartzen ditu bere baitan, hala nola irekiera ikuskizuna eta sari banaketa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.