"Kimuak eta..." emanaldi sorta, 2014ari agur esateko!
Euskara. Kultura. Mundura.
Kimuakek, sei film labur emanaldi antolatu ditu beste hainbeste hiritan, urteari agur esateko. “Kimuak eta...” izenpean, bederatzi zuzendariren film laburrak eskainiko dituzte. EAEko hiru hiriburuez gain, Iruñeak, Bartzelonak eta Madrilek ere hartuko dituzte "Kimuak eta..." emanaldiak, zeinetan zuzendariek berauek ere hartuko duten parte.
"Kimuak eta..." Kimuak ospatzeko modua da, bederatzi zuzendariren lan hoberenak errepasatuz. Emanaldiak solasaldi batekin osatuko dira, non egileek programan izandako esperientziari buruz eta beren azken proiektuei buruz arituko diren. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.
Lehen emanaldia Bartzelonan burutu zen hilaren 2an, eta bertan Telmo Esnalen Txotx, Taxi? eta Amona Putz! ikusi ahal izan ziren; abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat, Asier Altuna Donostian izango da Topeka, Artalde, Zela Trovke eta Soroa lanekin; 4ean, Koldo Serra eta Haritz Zubillaga Bilbon egongo dira El tren de la bruja eta She’s Lost Control aurkezteko; abenduaren 9an Iruñearen txanda izango da, Isabel Herguera eta Koldo Almandozen Ahate pasa, Ámár, Hubert Le Blonen azken hegaldia eta Sailor’s Grave lanak ikusiko dira bertan; 10ean Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Gasteizen egongo dira, eta Tercero B, Sintonía, Lagun mina, eta Zarautzen erosi zuen film laburrak egongo dira ikusgai. Azkenik, Madrilen itxiko da zikloa: bertan Borja Cobeaga egongo da La primera vez, Éramos pocos, Un novio de mierda eta Democracia laburrekin batera.