Kimuak programa Clermont Ferrandeko Azokan ari da lanean egunotan
2016/02/08
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako Kimuak programa Clermont Ferrandeko Azokan lanean ari da egunotan, euskal film laburren sustapenean. Gainera, bertako Nazioarteko Film Labur jaialdiak badu euskal partaiderik aurten (baita azken lau urteetan): Geoge Todriak zuzendutako eta gasteizko Kinoskopik etxeak ekoiztutako Lost Village sail ofizialean lehiatzen ari baita.
Film laburren esparruko azoka eta zinemaldi garrantzitsuenak dira da Clermont-Ferrandekoak. Nazioarte mailan daukaten ospe eta ikusgarritasunari esker, erreferentziazko ekitaldiak dira sektoreko profesional ororentzat, eta aurten otsailaren 5etik 13ra bitartean antolatu dute.
Misterioz jositako argumentua dakar Lost Villagek: gizon eta emakume heldu bana baizik bizi ez diren herri abandonatuko etxe hutsetako batzuetan argiak pizten hasiko dira. Nork bere kasa erantzungo du gertakari horren aurrean. Beraien bizitzak ez dira lehengoak izango.Gizon eta emakume heldu bana baizik bizi ez diren herri abandonatuko etxe hutsetako batzuetan argiak pizten hasiko dira. Nork bere kasa erantzungo du gertakari horren aurrean. Beraien bizitzak ez dira lehengoak izango.