Kimuak programara proiektuak aurkezteko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-01

Urteko euskal film laburren ekoizpenaren lagin esanguratsu bat nazioarteko zinema jaialdietan zabaltzeko helburua duen KIMUAK egitasmoaren edizio berrira proiektuak aurkezteko deialdia gaur, martxoak 1, zabaldu dute. Egileek EAEn erroldatuta egon behar dute, eta aurkeztutako lanak 2016ko ekainaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira. Azken eguna maiatzaren 31 izango da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak lagundutako eta Euskadiko Filmategia kudeatutako Kimuak egitasmoaren deialdi berriaren oinarriak kaleratu berri dituzte. Euskal ikus-entzunezko sortzaileek irrika handiz hartzen duten deialdia da, euren proiektuak nazioartean zabaltzeko aukera eskaintzen dielako.

Ohi bezala, edozein gai, genero, formatu zein hizkuntzatan errodatutako lanak onartuko dituzte, baldin eta 30 minututik beherako iraupena badute (kredituak barne).

Lanen egileek, dena den, EAEn erroldatuta egon beharko dute, gutxienez, deialdia kaleratu baino urtebete lehenagotik. EAEn jaiotakoek, ordea, gutxienez bost urtez jarraian bertan bizi izan direla frogatu beharko dute, eta jarrian ez bada, hamar urtez guztira. Aldiz,ekoizpen etxeak EAEn izan behar du egoitza, eta koprodukzioen kasuan, EAEko ekoizleak izan beharko du proiektuaren gehiengoa.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 31 izango da, eta une horretatik aurrera, hautespen batzordea hasiko da lanean. Amaitu gabeko lanak aurkezteko aukera ere badago, baldin eta muntaketa behin betikoa bada; proiektua aukeratua bada, uztailaren 1erako aurkeztu beharko du egileak bukatutako lana.

Ikusi deialdiaren oinarriak eta iazko deialdian aukeratutako lanak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu