University of Chicago: Koldo Mitxelena Katedra 2021
Euskara. Kultura. Mundura.
-
29Mar 202112Eka 2021Chicago
Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibertsitatean duen Koldo Mitxelena Katedrak ikastaroa antolatu du. Astelehenean hasi, hilak 29, eta ekainaren 12ra bitarte luzatuko da. ‘Word order and the syntax-semantics/pragmatics interface. A comparative analysis of Basque, Spanish and English’ edo ‘Hitz ordena eta sintaxi-semantika/pragmatika interfazea. Euskara, gaztelania eta ingelesaren analisi konparatua’ izenburua du, eta graduondoko eta goi mailako ikasleei dago bideratuta. Myriam Uribe-Etxebarriak emango du.
Ikastaro honen helburua bikoitza da. Alde batetik, euskararen propietate gramatikal nagusietako batzuen irudi osoa eskaintzeko diseinatuta dago, azaltzeko euskararen nondik norakoak: indoeuropar ez den hizkuntza gutxitua, lurralde txiki batean hitz egiten dena, zatituta Frantzia eta Espainiaren arteko mendebaldeko mugaren bi aldeetan.
Bestalde, hitzaren ordenarekin eta sintaxi-semantika / pragmatika interfazearekin erlazionatutako euskararen propietate zehatzen multzoari buruzko azterketa eta eskaintza egingo dute eta beste hizkuntza batzuekin egindako azterketa konparatiboa oinarri hartuta ikuspegi zabalagoan jarriko dute. Hiru gai teoriko nagusitan zentratuko dira. Fokalizazioa, galdeketa perpausak eta ezeztapena, baita haien arteko elkarrekintzak.
Aztertuko dituzten egiturek erakusten dituzten propietate fonologiko, morfosintaktiko eta semantiko / pragmatiko nagusiak aurkeztuko dituzte, literaturan aurreko planteamenduak eztabaidatu eta analisi alternatibo berriak eskainiz.
Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan sustatzen dituen bederatzi katedretako bat da Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra. Hizkuntza eta Literatura Erromantzeen sailean dago kokatuta eta euskal ikasketa humanistikoekin zerikusia duten eskola, mintegi edota hitzaldiak eskaintzen ditu.