"Komunikazioa inkomunikazioa" ikuskizuna Argentinan egongo da

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-08-20

Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroa konpainiek eta Arriaga antzokiak elkarlanean sortutako ikuskizuna, Komunikazioa Inkomunikazioa, Buenos Aireseko Teatro Region egongo da ikusgai (Titiriteros del Teatro San Martin taldearen eskolan) abuztuaren 22tik 24ra bitartean. Etxepare Euskal Institutuaren eta Complejo Teatral de Buenos Airesen elkarlanari esker jaio da proiektua.

Ikuskizunak komunikazioa eta inkomunikazioa ditu ardatz. Dantzan, kantuan, oihuka, bakarka…komunikatu eta inkomunikatu nahi dute artistek.Mikel Laboak sarri baliatzen zituen komunikazioa eta inkomunikazioa, eta dikotomia horren inspiraziorako ateak zabaldu zituen askorentzat. Ikuskizun hau horren isla da eta Laboa beraren kantuak ere hartzen ditu barne.

Kukai konpainiak ez du segidan berehala itzultzeko asmorik, gainera: jarraian Gelajauziak,  euskal dantza oinarri hartuta Cesc Gelabert koreografo handiarekin batera sortutako kale-ikuskizuna eramango du  Tucuman (abuztuak 27), Salta (abuztuak 29), Jujuy (abuztuak 31), Corrientes (irailak 3), Resistencia (irailak 4), Chaco (irailak 6) eta Santa Fe (irailak 7) argentinar hirietara.

Argazkia: kukai.info - Gorka Bravo

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu