Korrontzi, kepa Junkera eta Lasala dantza taldea FIRA Mediterrània Manresan daude egunotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-10

FIRA Mediterrània Manresa azokaren 17. edizioa urriaren 9-12 bitartean burutzen ari da Manresan. Horrek diziplina artistiko ezberdinak batzen ditu: ikusizko arteak, zirkoa, dantza, erakusketak, musika, narrazioa eta antzerkia. Bertan izango dira Korrontzi eta Kepa Junkera musikariak eta Lasala dantza taldea, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Gaur bertan, urriaren 10ean, eskainiko dituzte kontzertuak lehen bi taldeek. Korrontzi, Taverna Estrella DAMM (Cuines de Món) aretoan arituko da 22:00etan. Taldeak euskal folk musika, bertoko dantza tradizionalekin uztartzen du eta auren urteurrena ospatzeko biran daude. Kepa Junkerak, berriz, proiektu berria sortu du “Sorginak” kideekin batuta eta Amadeu Rosell eta Tururut Bonaigua katalanekin egingo dute bata reto berean 0:00etan.

Bestalde, urriaren 12an, Lasala dantza konpainiaren txanda izango da. Horiek “Hooked” ikuskizuna aurkeztuko dute Teatre Kursaalen, 11:30etan eta 13:30etan. Horrek, gizakiok gainontzeko gizakiokin lotura afektiboak sortzeko dugun beharraz hitz egingo digu, eta lotura horiek dakartzan arazoez.

1998. urtetik burutzen den jaialdia da FIRA Mediterrànea Manresa, eta ikuskizunen sektoreak erreferente bilakatu dena. Bi ardatz nagusi ditu bere programazioak: tokian-tokiko kultura, eta munduko musika.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.