Kroaziako Rijeka eta Herbehereetako Arnhem hirietan egonaldi artistikoak egiteko deialdia 2016

Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuaren eta Donostia 2016 Fundazioa erakundearen elkarlanari esker, aurten Kroaziako Rijeka eta Herbehereetako Arnhem hirietan egonaldi artistikoa egiteko aukera izango dute bi euskal sortzailek.

Rijeka 2020 Europako Kultur Hiriburuarekin eta Motel Spatie kultur erakundearekin elkarlanean, hautaturiko bi sortzaileek sei asteko egonaldi bana egingo dute 2016ko urria eta azaroa artean. Artistek Rijeka edota Arnhemeko egonaldia egin nahi duten zehaztuko dute eskabidean, eta edozein arte diziplinetakoak izan daitezke: arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak eta ikusizkoak, ikus-entzunezkoak...

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko irailaren 2ra arte egongo da irekita.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}