Kroaziako Rijeka eta Herbehereetako Arnhem hirietan egonaldi artistikoak egiteko deialdia zabalik!

2016/08/18

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuaren eta Donostia 2016 Fundazioa erakundearen elkarlanari esker, aurten Kroaziako Rijeka eta Herbehereetako Arnhem hirietan egonaldi artistikoa egiteko aukera izango dute bi euskal sortzailek.

Rijeka 2020 Europako Kultur Hiriburuarekin eta Motel Spatie kultur erakundearekin elkarlanean, hautaturiko bi sortzaileek sei asteko egonaldi bana egingo dute 2016ko urria eta azaroa artean. Artistek Rijeka edota Arnhemeko egonaldia egin nahi duten zehaztuko dute eskabidean, eta edozein arte diziplinetakoak izan daitezke: arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak eta ikusizkoak, ikus-entzunezkoak...

Alde batetik, Rijekako egonaldi artistikoaren helburua, hautatutako sortzaileak Donostia 2016 Europako Hiriburuaren ildoak eta Rijeka 2020 Europako Hiriburuarenak oinarritzat hartuz, Kroaziako hiri horretan eragin artistiko eta kulturala izango duen proiektu bat garatzea izango da. Zehazki, migrazioekin loturiko proiektu artistikoa; hiriko portuaren ber-asmakuntza ala urbanismoari buruzko eztabaida eragiten duten interbentzio artistikoak; edota Rijekako 27 auzoen eta Europako beste herrialdeetako auzoen arteko kontraste eta antzekotasunei loturiko proposamena.

Arnhem hiriko egonaldiaren helburua aldiz, Motel Spatie erakundearen misioari jarraituz, espazio publikoaren kode eta muga sozial eta fisikoekin esperimentatzea izango da. Arte garaikidea kulturalki, ekonomikoki eta politikoki aberastu eta hausnarketa pizteaz gain, etorkizun komunari buruzko eztabaidan tresna eraginkorra izan daitekeela erakutsi nahi da.  Norena da hiria? galdera oinarri hartuta, auzo eta hiriaren identitatean ala identitateetan, eraldaketan edo hau eragin edo pairatzen duen testuinguru sozialean interesa duten artistak bilatzen dira.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

- Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoak izatea edo, bere lan artistikoa euskaraz garatzen duten sortzaileen kasuan, helbidea euskararen eremu geografikoan izatea.

       - Ibilbide artistiko esanguratsua duten sortzaileak izatea.

- Aipaturiko gai eta testuinguru eta kontzeptura egokituko den proiektu bat garatzeko interesa eta motibazioa izatea, eta proiektu edota ideia hori beste sortzaile batzuekin partekatzeko borondatea eta asmoa izatea.

- Ingelesez eta nederlanderaz edo kroazieraz moldatzea kontuan hartuko da.

Informazio zehatza, deialdi osoa eta jarraibide guztiak esteka honetan aurkituko dituzu:

2016.08.18 EHAA / DEIALDI OFIZIALA

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2016/08/1603622a.shtml

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu